Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu. Baliabide digitalak sortzeko, sarean ibiltzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen dute, saio presentzial nahiz ez presentzialetan erabiltzea ahalbidetzen dutelarik.
EGILE TRESNEN ADIBIDEAK, DESKRIBAPENA ETA DESKARGATZEKO HELBIDEAK
- Hot Potatoes
Hot Potatoes egile tresna, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.
- Cuadernia
Cuadernia eduki digitalak sortzeko tresna baliagarria da. Aplikazio sinple, praktiko eta malgua izanik, unitate interaktiboak sortzea ahalbidetzen digu nahiz eta ezagutza askorik ez izan. Esan beharra dago, Gaztela Mantxako irakasleek abian jarritako tresna dela.Cuaderniak online edo ordenagailuan instalaturiko programarekin lan egiteko aukera ematen digu. Oso erraz erabil daitekeen errekurtsoa da eta bertan irudiak, bideoak, fondoak eta jarduera ezberdinak sartu ditzakegu.
http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/recursos/tkContent?idContent=12759&textOnly=false&locale=es_ES
- JClic
JClic proiektua, Clic 3.0ren eboluzioa da, 10 urte baino gehiagoko historia izanik, multimedia aplikazio didaktikoak eratzeko tresna da. Bertan prozedurazko aspektu ezberdinak lantzen dira; esaterako, curriculumaren arlo ezberdinak, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzararte.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
-EDILIM
Eduki digitalak sortzeko tresna egokia da eta ondorengo atal hauek ditu: ekintza editorea (EDILIM), irudikatzailea (LIM), eta XML-en dagoen artxibo bat (liburua).
Abantailak:
- Ez dago ezer instalatu beharrik.
- Internetetik zuzenean sar zaitezke.
- Sistema operatiboarekiko, hardware-rekiko eta web nabigatzailearekiko independentea da.
- Macromedia Flash teknologia.
- Inguru irekia da, XML formatoa oinarri duelarik.
- Giro ona bermatzen du.
- Erabiltzeko erraztasuna, irakasle eta ikasleentzat.
- Aktibitate atseginak.
- Garapenaren kontrolaren posibilitatea.
- Ariketen ebaluaketa.
- Ordenagailuak ez dira prestatu behar, erraz erabiltzen den baliabidea da.
- PDA, PDI eta ordenagailuekin erabili daiteke.
- Aktibitate sinpleak sortzeko balio du.
Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogiko bat da. Sarrera -> galdera -> baliabideak -> erantzuna. Informazio tratamendurako pentsatuak daude.
- Ardora:
Jarduera ezberdinak egiteko baliagarria den aplikazioa da: gurutzegramak, panel grafikoak, etab.
- Atenex - Constructor:
Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko eta ebaluatzeko aukera ematen digu.
- Squeak (egile tresna aurreratua)
Animazioak eta joku errazak egiteko aukera ematen digu.
- Malted:
Hizkuntza lantzeko baliagarria den tresna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario