2011/09/30

Web 2.0 eta Hezkuntza



Informaziozko gizartea osatzen duten sareen multzoak, teknologiak eta sistemek sarean bere ekintzaren oinarria dute.
Sarea eboluzio konstantean dihardu. Orain dela gutxian, sarea web 1.0 oinarritzen zen: erabiltzailea guztiz pasiboa zen eta ezin zuen ezer aldatu (ikusle sola zen). Gaur egun, aldiz, web 2.0 munduan murgilduak gaude: erabiltzaileak erlazionartzen dira, beren bideoak, irudiak, iruzkinak... konpartituz, parte-hartzaile aktiboak sentituz.








Web 1.0 -> Web 2.0 (hezkuntza mailan aukera asko ematen dizkigu).


Aldaketa:
Informaziozko sarea... pertsonen sarea.
Sozial eta teknologien arteko elkarreragin esparrua.
Sarearen aplikazioak edukiak+informazioa+komunikazioa bere gain.
Sare sozialek parte-hartzea, hitz egin eta elkarreragitea bultzatzen dute.
Indibidualki = ezagutza elkarbanatua. Pertsona gehiago elkarbanatzen = zerbitzuen erabilpen handiagoa.


Erremintak:
CMSak edo edukien kudeaketa sistemak edozeinek sarean edukiak argitaratzeko beharrezko euskarria ematen dute, inongo zailtasunik gabe (blog-ak, wikiak...). Edukia diseinutik banantzen da erabiltzaileek edukietan gehiago kontzentra daitezen.


Informazioaren sarbidea:
Informaziora azkar eta era sinple batean iristea (RSS-ren bitartez) sarearen informazio fluxuaren beste ezaugarrietako bat da.


Munduan etiketatzea:
Folcsonomía edo etiketatze soziala: edukia kategorietan bana daiteke etiketak edo tags erabilita. Horrela, informaziora azkarrago eta era erraz batean irits daiteke. Etiketatze kolaboratiboa ere izan daiteke (honen adibidea Wikipedia delarik).


Sareko zerbitzuak:
Zerbitzu batzuk sortzaileei onurak -> erabiltzaileek dohan (argazkiak edota bideoak, aurkezpen multimediak, erreminta ofimatikoak... konpartituz).


Formatuak:
Wikia: era kolektibo eta horizontalean eraikitzen den leku birtuala da. Nabigatzailetik (denbora errealean) egileek wikian editatu, argitaratu, aldatu eta bere ezagutza eraiki ahal dezakete.

Hezkuntza 2.0:
Imigrante digitalek -> informazioaren gizartearen gaitasunak garatzen lagundu behar diete natibo digitalei.
Erronka: informazioa bilatu + bildu + prozesatzeko + aldatzeko gaitasunak garatu behar dira.


Multimedia elementuak:
Hauen kasuan, milaka aukera daude: irudien kudeaketa eta gordelekuan Flickr nagusitzen da, bideoaren kasuan, Youtube buru delarik. (beste web edota blogetan bideoak txertatzeko aukera ematen du).


Web kamera baten bitartez, bideoblog edo bideoaren kanal pertsonalen hedapenean sar gaitezke, tb 2.0 berrian parte hartuz.


Eskolako aldizkari digital bat martxan jartzeko onena blog bat abian jartzea litzateke gainerako pertsonekin hitz egiteko, beste arrazoi askoren artean.

Amaitzeko esan, sare web 2.0ak aukera ugari ematen dizkigula hezkuntza munduan aplikatzeko. Ezagutzea, elkarbanatzea, sortzea, parte-hartzea eta erlazionatzea hezkuntzaren helburu garrantzitsuak dira. Beraz, ez ditugu ahaztu behar (erreminta eta euskarri gisa erabili behar ditugu).






























































2011/09/29

IKT Hezkuntza politikak: Europa, Espainia eta EAE


IKTen eboluzioa leku eta urte ezberdinetan

Web 2.0

Web 2.0


Bideoaren komentarioa.

-Bideojokoen garrantzia ikasleen garrantzia.
-Natibo digitalak garunaren parte bat garaturik
-Bideojokoen abantailak (erabakiak hartu, arriskuak gain hartu...)
-Bideojokoak etorkizunerako onurak
-Haurrak aldatu, hezkuntza-sistema aldatu.
-ondo eginez gero, zoriondu

Ikaskuntza planifikatu eszenatoki batean:

Elementuak nola uztartu (teknika/metodoak): klase magistralak, analisi metodoak, problemen ikaskuntza(egoeren aurrean soluziobideak bilatu)...
                                                      -> teknika didaktikoak : debateak, laborategi praktikak. foroak, ahozko aurkezpenak, problemen ebazpena, konferentziak...

Beste eszenatoki batzuk behar dira -> ikaskuntza konpromezua agerian jartzen da (ELKARRERAGINA-> entzun eta hitz egitea).

 - Inteligentzia anitzak: matematikak ebazteko, sormena garatzeko, esku lanak egiteko, ahoz hitz egiteko... gaitasunak lantzen dituzten inteligentziak dira.





2011/09/28

Zuen iritziz zertaz dihoa lankidetzako ikaskuntza prozesua?


Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua.

Guztiok batera brainstorming burutu, esandako ideietatik aukeratu, rolak banatu eta elkarrekin lan egitean azaltzen den lan egiteko modua.

Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera modu erraz eta azkar batean barneratzen ditugu eguneroko esperientziak.

Lan egitea taldean dauzkan gaitasunak eta ezagutzak barneratu xede berdina, asinkronikoki edo sinkronikoki. Konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa ezinbestekoa da taldeko lan prozesuan.  Xede berbera talde bat gara behar da funtzionamendu bat non funtzio ezberdin batzuk beteko diren xedeak gauzatzeko, rolak.

2011/09/27

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

Mobila, ordenagailua, internet (sareak 3. zikloan, sare sozialak, egutegi partekatuak, karpeta partekatuak, blogak, chat-ak [bat bateko mezularitza], foroak, e-maila, elearning,  wikiak,…), PDI (arbel digitala, arkatz digitala), bideojoku hezitzaileak, software (ofimatika,..), argazki makina, bideo makinak eta LMS (gela birtualak,…). 


2011/09/22

Konpetentzia Digitalak - Ondorioa

   Bi aste hauetan ikusi dugunez, IKT kontzeptua oso zabala eta konplexua da. Orokorrean, teknologia berriekin lotzen dugun terminoa da, baina oker gaude, ez baita berria. Etengabe aldatzen joan den mundu digitalaz ari gara.

   Irakasle izateko konpetentzia digital jakin batzuk menperatu behar ditugu, horien artean, konpetentzia informazionala, ikus-entzunezko konpetentzia, konpetentzia teknologikoa, herritartasun konpetentzia eta konpetentzia kognitiboa. Hauek danak, multialfabetizazioa osatzen dute.
    Horretarako, irakasleek prestakuntza teknologikoa jaso beharko dute, batez ere imigrante digitalak baldin badira. Prestakuntza jasotzerakoan edota baita aurretik ere, irakasleen artean teknologiarekiko bi korronte barneratzen dira: teknofilia eta teknofobia.

    Teknologiak gelan aplikatzean, lan zabalak, irekiak edo arazoak proposatu behar ditugu (adibidez, amari eskutitz bat bidali) ikasleen konpetentzia digitalaren errealitatea zein den jakiteko eta gainera askotan beraiek izango dira guri irakatsiko gaituztenak. Era berean, irakasleok ere gure IKTei buruz dakiguna etengabe birziklatu beharko genuke, gizartearen erritmo digitala eguneratuta eramateko.
     Aldi berean, ikasleei teknologien abantailak eta desabantailak zeintzuk diren helarazi behar dizkiegu, mundu birtualaren egoera jakin dezaten. Honekin lotuta, beraien kritikotasuna lantzea ezinbestekoa da eta beraien pentsamendua eta jakinduria eraikitzea baliabide horiek erabiliko baitituzte beraien bizitza osoan zehar (Life Long Learning).

Ze prestakuntza teknologiko behar dut? - Espiral

IKTak ·by· Joseba Saenz de Urturi - Asier Rodríguez - Edurne Pérez on PhotoPeach

Talde teknografia: Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze prestakuntza teknologikoa behar dut?

IKTak ·by· Joseba Saenz de Urturi - Asier Rodríguez - Edurne Pérez on PhotoPeach

Teknografiaren zirriborroa.




IKT taula - Konpetentzia digitalak

http://img202.imageshack.us/img202/5109/ikttaula.png

2011/09/21

2. Informazio bilketa (SAKONDU)

Irakasleek eduki behar duten prestakuntza teknologikoari eta hori gelan martxan jartzeko jakin behar dituzten argibideei buruzko hainbat testu landu ditugu. Hona hemen horietariko baten sintesia:

"La competencia digital e informacional en la escuela"

Gizartea era azkar batez aldatzen ari da. Orain dela hogei urteko eskola testuingurua ezin da gaurkoarekin alderatu: beraien arteko ezberdintasun nagusia IKTak dira.

Gaur egungo gazteentzat teknologia digitalak beraien bizitzen barne daude, hauekin "jaiotzen" baitira. Horrez gain, aurreko belaunaldiko gazteengandik ezberdintzen dituen ezaugarri bat ere badira teknologia berri hauek.

Informazioaren konpetentzia eta konpetentzia digitalaren garapena

Gaur egungo kultura multimodala da, hau da, kultura euskarri ezberdinen (papera, pantaila) bitartez adierazi, ekoiztu eta banatzen da hainbat teknologia oinarri harturik (telebista, ordenagailua...) eta formatu eta ikus-entzunezko mintzaira ezberdinak erabiliz (testu idatzia, taulak...).
Hiru alfabetizazio mota daude:

  • Ikus-entzunezko alfabetizazioa: alfabetizazio honen bitartez, ikaslea ikus-entzunezko testuak analizatu eta ekoizteko gai izango da. Gainera, kritikotasuna landuko du aparatu teknologikoetan azaldutako irudiekin.
  • Alfabetizazio teknologikoa edota digitala: aparatu digital bat erabiltzean, ikasleak beren informatika erabilpen gaitasuna garatzeari deritzo alfabetizazio teknologikoa.
  • Informazioaren alfabetizazioa: Datu base digitaletan zabalduriko iturri bibliografiko berrietara iristearen zailtasunetik eratu zen alfabetizazio mota hau. Momentuan dugun helburutik abiatuta, informazioa bilatzen jakitea, aukeratzea, analizatzea eta berreraikitzea izango litzateke.
Beraz, multialfabetizazioa aurreko alfabetizazioak uztartzean lortzen da, ikasleak egungo kulturaren mintzaira eta baliabideak erabiltzeko prestatuz.
 Prozesu formatiboen funtsa ikasten ikastea da, hau da, ikasleek gaitasun horiek era indibidual batez erabiltzea bizitzan zehar.Izan ere, IKTen bitartez ikasleek independente bihurtzen dira, inguratzen duten errealitatea ezagutzen eta horretaz pentsatzen dute eta azkenik, beren pentsamenduekin aurreko guztia kontuan hartuz jarduten dute.

Lau alderdi edo dimentsio formatibo daude:

  1. Dimentsio instrumentala: baliabide teknologiko ezberdinen hardware eta softwarea erabiltzen jakitea.
  2. Dimentsio konginitboa: informazio eta komunikazioaren gaitasunak garatzea (datuak bilatu, aukera, ezegokia dena baztertu...).
  3. Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiaren aurrean arrazoizko ekintzak garatzea eta komunikazioan ekintza positiboa. Elkarrrekin lan egitea, errespetua eta enpatia bezalako baloreak lantzen dira.
  4. Dimentsio axiologikoa: informazioaren analisi kritikorako irizpideak bereganatu eta teknologia eta komunikazioren erabilpenerako balore etikoak.
Eskolaren erronka hauxe da: ikasleak informazioaren trataeran pertsona konpetente bihurtu eta forma kultural ezberdinekin prestatu.

Informatzen ikasteko, adierazteko eta komunikatzeko gaitasunak

IKTek ikaskuntza zeregin ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute. Tresna digitalekin lan egiten dugunean, irakasleen rola eta irakaskuntzaren egoera aldatu egiten da ikastean norberak erritmo edota sekuentzia berdina ez baitarama.Horretarako, irakasleak metodologia malgu bat eta arreta pertsonalizatua eraman behar ditu aurrera.

Internet, hezkuntzaren konstruktibismoa eta berrikuntza: irakasleen profil berria eta beren erronkak

~ Ikasleek informazio gehiegi dute.

Informazioaren kantitatea gehiegizkoa da, baina informazio gehiegi izateak ez du esan nahi ezagutza gehiago izatea. Alderantziz.
 Irakasleen zeregina informazio ugari horri itxura ematen laguntzean datza (aukeratu, azaleko informazioa baztertu, testuan dagoena norberaren hitzekin jarri...) ikasleek ezagutza ulerkor eta esanahia duenera aldatzeko.

~ Irakasleak bere autonomia galtzen ari direla eta ikasleek helduek baino hobeto maneiatzen dutela teknologia konturatu behar dira.

Teknologien bitartez, ikasleak beren ezagutza kontrasta dezakete denbora labur batean. Tituluan azaltzen diren kontzeptuak erlazionatuta daude, irakasleak autonomia  galtzen ari dira ikasleek teknologian domeinu gehiago baitutelako. Ideia honekin elkarlanean aritu behar da gelan.

~ IKTekin egiten diren jardueren antolatzaile eta gainbegiralea izango da irakaslea.

IKTekin era konstruktibista batean ordenagailuekin lan egitean, irakasleen planifikazioa eskatzen du helburuei, edukiei eta jarduerei dagokienean.
Lan proiektuak edota arazoen ebazpenak bezalako jardunak eginez erabiltzen da Internet (WebQuest, esaterako).

~ Era konstruktibista batez ordenagailuan irakasteak klasearen kudeaketan zailtasunak dakartza.

Suposa dezagun ikasle bakoitza bere ordenagailuan dagoela, metodologia horrek estresa zor liezaioke irakasleari.
IKTak ebazpen erraz bat baino gehiago erronka bat adierazten dute, jendeak aurkakoa pentsatzen duen arren.

~ Esperientzia indibidualen aurrean, elkarlaneko ikaskuntza prozesuak bultzatu nahi dira.

Sare digitalen ezaugarri bereizgarrietako bat denboran eta espazioan informazioa aldatzearen gaitasuna da eta horren ondorioz, pertsona ugarirekin komunika gaitezke.

Hezkuntza eredu berritzailerantz

Hainbat ikerketetan frogatu denez, IKTak ez dute eman espero zen fruitua. Izan ere, hauen erabilerak ez du suposatzen %100ean berrikuntza. Kasu batzuetan, gelan IKTak prozesu tradizionalekin bat egiten dute (irakasleek ez dute ezer aldatzen beraien metodologian aparatu teknologikoak gelan barneratzen direnean).

Gainera, aipatu beharra dago IKTekin egiten diren planifikazioak ez direla bat-batekoak; ondo pentsatuak, baizik.

Amaitzeko esan, ikasleek gaur egungo gizartearen baliabide guztiak erabiltzen jakin eta jarduerak burutu behar dituztela (eskola multimodala da).

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"Natibo digitalak Vs. Imigrante digitalak"

XXI. mendeko lehenengo hamarkadan teknologia digitalek hezkuntzari buelta oso bat eman diote eta ikasleak asko aldatau dira azken urteotan. Nahiz eta oraindik askori kostatu egiten zaien IKTekin jardutea, esan dezakegu gaur egungo unibertsitateko ikasleak natibo digitalak direla. Gaurko ikasleek informazioa tratatzeko eredu berriak sortu dituzte eta behar bada burmuin eredu berriak ere bai. Imigrante digitalak teknologia berrietara moldatzeko gaitasuna erakusten dutenak dira. Hauentzako hizkuntza berri bat ikastea bezala izaten da, eta hizkuntza birziklatugabe batetik datorrena, daukan “azentoa” perfekzionatuz joan beharko da. “Azento” hauek akats txikiak izaten dira IKTekin lan egiterakoan, hala ere umeretsu hartu behar da, hobetzeko, hori bai.

Natibo digitalak:
  • Prozesu paraleloak gogoko dituzte
  • Betebehar ezberdinetan aldi berean egotea gogoko dute
  • Sareetan hobeto moldatzen dira
  • Nahiago dute jolastu serio lan egin baino
  • Jasanezina iruditzen zaie metodologia tradizionala
Imigrante digitalak:
  • Onartzen dutenak ez dakitela jerga digital berria eta beraien ikasleak erabiltzen dituztenak ikasteko eta integratzeko
  • Beste batzuk ordea: “…ze ona zen gure ikasteko modua!…”
  • Beraien metodologia eta ezagutza bera birziklatu behar dituztenak

Bukatzeko bakarrik aipatu teknologia bera ez dela helburua, baizik eta oso tresna ona, eta erabiltzen jakin behar da, beraz, nola erabiltzen dugun izango da koska, adibidez, ikasteko erabili izan diren bideojokoak daude.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"On-line errekurtso didaktikoak" -> Eskola 2.0

GARRANTZITSUA: Eskola 2.0 aurrera eramateko, zenbait baliabide eta material daude, hainbat konpetentzi eta tresnen bitartez, irakasleek multialfabetizazioa gara dezaten.

Dakigunez, eskola magistrozentrismoan oinarritzen zen eredua garatzetik, paidozentrismoa burutzera pasa da. Horretarako, ikaslea aktiboa izan eta beste ikasleekin batera lanean egon behar du ikaskuntza sozial eta dialogikoak landuz.
Ezaugarri horiek lantzeko gaur eguneko ikaskuntzan IKTak barneratu dira eta hauek era egoki batean erabiltzeko hainbat mailetatik igora behar dute bai irakasleek baita ikasleek ere.
p     Maila arruntenean klaseen planifikaziorako estandar programak eta klase magistraletarako errekurtso multimediak aurkitzen dira.
p     Ikasleen ekoizpenetarako objektu hezitzaileak (ODEak) eta elkarlanerako sekuentzia didaktikoak edota hainbat proiektu sartzen dira erdiko mailan.
p     Maila aurreratuenean, aldiz, sare lokal eta globalaren elkarlanerako sekuentzia didaktikoak eta sekuentzia didaktikoen sormena barneratzen dira.

Horiek lantzerakoan, irakasleek bere lanbidean kudeaketa eta garapena jasango dute bai eta Hiritartasun Digital aspektua barneratu ere. Ikasleei dagokienean, jariakortasun teknologikoa, “Life Long Learning” eta Hiritartasun Digitala bere egingo dute.

Irakasleek baliabide arruntetatik, Interneteko lekuetatik, CD-ROM edota beste euskarrietan dagoen material multimedietatik, Objektu Digital Hezitzaileetatik, sekuentzia didaktikoei dagokien objektu digital hezitzaileetatik, ikaskuntza inguru birtualetaik… -etik eskura dezakete informazioa.

Ikasleen ingurua + esperientzia erreala = ikaskuntza aktiboa izan + ikerketak egitea.

PRESTAKUNTZA+ METODOLOGIA+ IKTen EDUKIAK-> IKTen KONPETENTZIAK-> TEKNOLOGIAREN INFRAESTUKTURA = Ikaslearen gertuko ingurunea + esperientzia erreala + hainbat baliabide eta material hezitzaile, konparaziozko eta digitalak.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



“Los ordenadores provocadores de emociones”:

            Ordenagailuak gure eguneroko bizitzan aurkitzen ditugu eta jada beraiekin elkarbizitzen ikasi dugu baina oraindik badaude zenbait pertsona elkarbizitza honen oreka bilatzen dutenak. Ia edozein funtzio egin dezakegu ordenagailu batekin eta ezjakintasunaz gain beste sentimendu batzuk sentiarazten ditu teknologia berrien erabilpenak. Emozio hauek onak edo txarrak izan daitezke norbanakoan eta modu berean ezberdinak. Alde batetik Teknofobikoa aurkitzen dugu, teknologia berri auetara egokitzeko arazoak izaten ditu ta arazo hauei aurre egiteak beregan ezjakintasuna  sortarazten du teknologiei beldurra izatera bultzatzen duena. Beste aldetik Teknofilikoa dugu eta hau aurrekoarekin alderatuz esan dezakegu teknologia maite duena eta berarekin ondo konpontzen dena dela. Irakasle asko gaur egun teknofobikoak dira eta beldur honek pentsamendu negatiboak sortarazten ditu beraiengan.
            Pentsamendu hauek aldaketarako erresistentzia ekartzen dute eta arrazoi nagusi bezela jakindura falta eta hauek ikasteko behar duten denbora falta dira. Baina horrez gain teknologien erabilpenaren eraginkortasuna ez dago frogatua ikaskuntzan zeren orain urte gutxi batzuk ateratzen ari diren gauzak dira eta garatzeko denbora behar da. Hala ere demostratuta dago entrenamendu pixkatekin pentsakera hauek hobetu egiten direla baina bestaldetik antsaietatea sor dezake eta irakasle askoren teknologia hauek ez erabiltzearen arrazoi nagusiena segurtasun falta da. Aipatu beharra dago irakasleen formakuntzan eremu honetan dagoen egoera oso larria da zeren errekurtsoak falta dira kasu gehienetan eta ezer gutxi egiten da hau aldatzeko. Kurtso hauetaz gain ikasteko beste metodo bat ikasleekin batera da zeren hauen erabilpen maila kasu batzuetan irakaslearena baino gehiago dira eta irakasleak aprobetxatu dezake beraiengandik ikasteko eta informazio trukea egiteko, honela gu ez gara transmititzen ari garen bakarrak. Beste beldur handienetako bat ordenagailua irakaslearen ordezakaria bezala ipintzearena baina esan dezakegu irakasle baten benetako papera ez da sekula aldatuko ordenagailu batengatik, pertsona baten eskua, sentimendu eta emozioen transmisioa konpara ezina da. Joko eta aplikazio ugari daude teknologia hauek erabiltzen ikasteko. Ikasleek eguneroko jolasetan dituzte hauek: gameboy, bideojokoak, ps2... Teknologia hauei erreparatzen badiegu maskulinitate puntu bat aurkitu dezakegu eta esan dezakegu agian eremu horretan bai teknologien aplikazioak eta abar eraldatu behar direla homogenitate batera iristeko. Honez gain beste arazo bat dago, komunikazioko modelo soziala azpimarratzen dute eta sare sozialek indarra hartzen dute eta honek komunikatzeko eta elkarrekin aritzeko moduak eraldatzen ditu erabat.
            Amaitzeko esan dezakegu desberdintasun sozialak teknologian nabaritzen direla zeren dakigunez etxe danetan ez dago teknologia maila berdina eta honek ere teknologia hauetara bidea irekitzea baldintzatzen dute.











2011/09/20

Tresna teknologikoak eta berauen funtzio eta erabilpenak

Egungo informazioaren gizartean ze tresna teknologiko erabiltzen ditugu?

  • Ordenagailua-Portatilak
  • Mugikorra-Smartphones
  • Telebista
  • Sare sozialak-Twitter
  • Bideojokoak
  • EREADERS-EBOOKS
  • Bideoa (streaming)
  • Internet
Aipaturikoak hauetarako erabil ditzakegu:
 
      - Aisialdirako (erosketak egin, pelikulak ikusi, lagunekin komunikatu...).
      -Lanbide profesionalerako (aurkezpenak egin diskurtso bat emateko, ikasleen txostenak egin...).
      -Prestakuntzarako (imigrante digitalek lehenbizi ordenagailu bat ukitu eta erabiltzean, aurretik aipaturiko tresnen bitartez prestakuntza jasotzen dute).
      -Administrazioarekin komunikatzeko, tresna teknologikoetan geroz eta gehiago zabaltzen ari den funtzioa da.

Erabilpenei dagokienean, Lehen Hezkuntzako gela batean lehen aipaturiko tresna digitaletatik hauek erabiliko genituzke era eraginkor eta konpetente batean:

  1. Ordenagailua
  2. Telebista
  3. Bideojokoak
  4. eREADERS-eBOOKS
  5. Bideoa (streaming)
  6. Internet

ZER DIRA IKT eta INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Zer dira IKT-ak?
Eskolan ematen diren edukiak irakasgai danetan haurrak beste era batera barnera ditzaten erabiltzen dira. Gainera, irakasleentzako errekurtso gisa kontsidera daitezke eta oso lagungarria egin daitezke baina ez dugu nahitaezkoa bezala ipini behar irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
Honela IKT-ak Informazioa lortzeko, eraldatzeko eta komunikatzeko erabiltzen diren tresna digitalak dira. Horrez gain ikaskuntza antolatzeko oso erabilgarria egin daitezke hainbat zerbitzu ezberdinekin lana erreztu dezakegu. IKT-ak erabiltzen jakin behar ditugu eta etengabe aldatzen doan eremua denez gure jakinduria zentzu honetan birziklatu egin beharko dugu errekurtso eta herreminta berrien erabilpenaz jabetzeko. Herreminten ezagutza ez bakarrik, hauek erabiltzen dituzten hizkuntza berriak ere ezgutu beharko ditugu, hizkuntza audiobisuala esaterako.

Informazioaren gizartea:
Konprobatu dezakegunez informazioaren gizartean bizi gara, etengabe informazioa dugu eta jasotzen dugu toki ezberdinetatik. Gaur egungo teknonlogikoei esker liburutegietan baino informazio geihago dugu ordenagailu batean apaletan baino. Hau dena modu digitalean dago eta era askotan eskaintzen zaigu; audioa, videoa, dokumentuak, aurkezpenak, datuak…  eta edozeinek du eskuragarri teknologia pixkat kontrolatzen badu.
Informazioa pilaketa eta teknologia berriek hainbat abantaila eta desabantaila dituzte. Alde batetik edozein pertsonekin komunikatzeko bidea errazten du zeren jada ordenagailuekin komunikazio planetario bat dugu gure eskuetan eta informazioa konpartitu dezakegu  interneten topa ditzakegun kodifikazio ezberdinetan. Honekin batera sare sozialen sorrerak komunikazio eta informazio truke hori asko errezten du.  Gainera ongizate materialak teknologia berrien eskuragarritasuna erreztu du gure gizartean ia edozeini teknologia berri hauei bidea irekiz. Beste alde batetik informazioaren masifikazioak bere alde txarra ere badu. Hainbeste informazio pilatzea sarean informazioarekiko ignorantzia sortzen digu zeren zerbait bilatzen ari garenean zenbat iturri eta informazio orri topatzean erabilgarria dena zer den ahaztu egiten zaigu. Horrez gain teknologiarekiko dependentzia haundi bat sor dezake. Gaur egun ia ezinbestekoak dira teknologia hauek eta hauek gabe ibiltzean pertsona asko biluzik sentitzen dira eta arazo honek kontsumismora eraman gaitezke.
Munduari orokorrean erreparatuz kulturen arteko ezberdintasun digital haundia topatzen dugu eta hau beste oztopo bat da IKT-een ezagutza lortzeko globalki.  Gure gizarteari erreparatuz ,  jende ugari sarean ibiltzeak, kontrol geihago ekar dezake erabiltzaileekiko.Bestalde  pribatutasuna galtzen da eta aurrez aurreko harremanak galdu egiten dira sareen geihegizko erabilpeenarekin, hau remarkatuz, gizarte automatizatu batean sartzen ari gara non eskulanak beherakada eman duen eta enpleguak aldatzen diren.

2011/09/15

IRAKASLEENTZAKO GAITASUNEN MAPA 1. ARDATZA

1) LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA

-Lanbide arloko kudeaketa:
  • Imprimakiak sortu (azterketak, gurasoentzako oharrak...)
  • Kalifikazioak aurkeztu
  • Material lagungarria sortu
-Lanbide arloko garapena:
  • Kide eta adituekin harremanetan jardun
  • Diziplina konkretu baten berrikuntzak eskuratu
  • Online ikastaroak egin

Teknofilia - Teknofobia Natibo digitala - Emigrante digitala

Teknofilia
- Teknologia digitalak gure barnean sortzen duen amodioa.

Teknofobia
- Teknologia digitalak gure barnean sortzen duen gorrotoa/beldurra.

Natibo digitala
-  Bizitza guztian zehar teknologia digitalarekin elkarbizitzen den gizabanakoa.

Emigrante digitala
- Teknologia digitaletara moldatu behar izan den gizabanakoa.

Multiafabetizazioa

“Gaur egun jasotzen dugun informazio guztia gure zentzumenetatik antzematen dugu, gizarteak komunikazioa digitalekin funtzionatzen baitu. Beraz, informazio guzti hori modu digitalen egon behar da eta honekin batera informazioa hau prozesatzeko eta eraldatzeko erreminta jakin batzuk erabiltzen jakin behar ditugu. Horrez gain gaur egungo baliabideak erabiliz, esku artean dugun informazioa eraldatu zein konpartitu dezakegu, batez ere informazio berriak eta osatuagoak eraikitzeko.”
 


Ikusentzunezko alfabetizazioa:
  • Ezagutzaren Gizartea:
  • Konpetentzia digitala:
  • Proiektuak:

Alfabetizazio teknologikoa (erabilpena):
  • PDI:
  • Web 2.0:
  • Lankidetza (ikastetxeen artean, ...):
  • Konpetentzia digitala:
  • IKT-ak eta emozioak:
  • IKT-ak eta jakintza arloak:  
  • Proiektuak:
 
Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu,...):
  • Informazioaren eraldaketa (Ofimatika, ...):
  • IKT-ak eta emozioak:
  • IKT-ak eta jakintza arloak:
  • Konpetentzia digitala:
  • Proiektuak:


2011/09/13

Garatu beharreko elementuen zerrenda:



Gaur egun jasotzen dugun informazio guztia gure zentzumenetatik antzematen dugu, gizarteak komunikazioa digitalekin funtzionatzen baitu. Beraz, informazio guzti hori modu digitalen egon behar da eta honekin batera informazioa hau prozesatzeko eta eraldatzeko erreminta jakin batzuk erabiltzen jakin behar ditugu. Horrez gain gaur egungo baliabideak erabiliz, esku artean dugun informazioa eraldatu zein konpartitu dezakegu, batez ere informazio berriak eta osatuagoak eraikitzeko.  


Multialfabetismoa - Alfabetizazioa: Gero eta hizkuntza (komunikatzeko era) berri gehiago sortzen dira batez ere informatika arloan, digital esparruan hobeto esanda. Hauek ulertu behar ditugu eta baita ere etorriko diren ondorengo guztiak; alfabetizazioa idazten eta irakurtzen irakastea bazen ere, gaur egun erabili behar ditugun alfabetoak zeharo aldatu dira eta aldatuz joango dira.

Ezagutzaren Gizartea: Informazioaren gizartea deritzon honetan, gure ingurumena elementu digitalez osatuta dago eta hauek erabiltzen jakin behar dugu, informazioa jasotzeko, hura gure testuingurura eraldatzeko eta ondoren etorkizuneko gizabanakoei irakasteko, teknologia berriak ez ditugu helburu bezala ikusi behar, tresna on bat bezala baizik.

Konpetentzia digitala: Erreminta digitalak erabiltzen jakin behar da, batez ere izango ditugun ikasleak mundu digital batean jaio direlako.

Proiektuak:

MULTIAFABETIZAZIOA

Ikusentzunezko alfabetizazioa:
  • Ezagutzaren Gizartea:
  • Konpetentzia digitala:
  • Proiektuak:

Alfabetizazio teknologikoa (erabilpena):
  • PDI:
  • Web 2.0:
  • Lankidetza (ikastetxeen artean, ...):
  • Konpetentzia digitala:
  • IKT-ak eta emozioak:
  • IKT-ak eta jakintza arloak:  
  • Proiektuak:
 
Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu,...):
  • Informazioaren eraldaketa (Ofimatika, ...):
  • IKT-ak eta emozioak:
  • IKT-ak eta jakintza arloak:
  • Konpetentzia digitala:
  • Proiektuak:






:

Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formazio teknologiko behar dugu?

Dudarik gabe ordenagailu bat pizten jakin behar dugu. Hori bakarrik? Ez. Dakigunez teknologiak oso erreminta baliagarriak dira, gaur egun, ia edozertarako; egunero komunikatzeko, informazioa jasotzeko, lan egiteko, edo besterik gabe idazteko gogoa daukagulako. Irakasle bezala ezagutu behar dugu ikasleak zer erabilpen ematen dioten teknologia berriei. Horrez gain, gaur egun, edozein eskola sisteman hainbat eginbeharren aurrean aurkitzen gara non teknologia berriek paper garrantzitsu bat betetzen duten (aktak idazterakoan, azterketak prestatzerakoan, gurasoekin komunikatzerakoan,...). Esan behar da izugarrizko laguntza direla gaur egun teknologia berriak eta hauek erabiliz hauek erabiltzen irakatsi behar diegu etorkizuneko gizabanakoei, bonba atomiko txiki horiei :o)

Etengabe aldatzen ari den mundu honetan teknologiak ere aldatzen joaten dira, horregatik esparru honetan behin eta berriro birziklatzea nahitaezkoa da. Pertsona oro adi egon behar da berrikuntza hauetara moldatzeko, baina teknologia bera ez da helburua, hezkuntza hobetzen duen elementu bat baizik, oso ona ordea.

010101·._informazioa_.·101010

Tengu mask



 ZARAUTZ - GETARIA