Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formazio teknologiko behar dugu?
Dudarik gabe
ordenagailu bat pizten jakin behar dugu. Hori bakarrik? Ez. Dakigunez
teknologiak oso erreminta baliagarriak dira, gaur egun, ia edozertarako;
egunero komunikatzeko, informazioa jasotzeko, lan egiteko, edo besterik gabe
idazteko gogoa daukagulako. Irakasle bezala ezagutu behar dugu ikasleak zer
erabilpen ematen dioten teknologia berriei. Horrez gain, gaur egun, edozein
eskola sisteman hainbat eginbeharren aurrean aurkitzen gara non teknologia
berriek paper garrantzitsu bat betetzen duten (aktak idazterakoan, azterketak
prestatzerakoan, gurasoekin komunikatzerakoan,...). Esan behar da izugarrizko
laguntza direla gaur egun teknologia berriak eta hauek erabiliz hauek
erabiltzen irakatsi behar diegu etorkizuneko gizabanakoei, bonba atomiko txiki
horiei :o)
Etengabe
aldatzen ari den mundu honetan teknologiak ere aldatzen joaten dira, horregatik
esparru honetan behin eta berriro birziklatzea nahitaezkoa da. Pertsona oro adi egon behar da berrikuntza hauetara moldatzeko, baina teknologia bera ez da helburua, hezkuntza hobetzen duen elementu bat baizik, oso ona ordea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario