Zer dira
IKT-ak?
Eskolan ematen diren edukiak irakasgai danetan haurrak
beste era batera barnera ditzaten erabiltzen dira. Gainera, irakasleentzako
errekurtso gisa kontsidera daitezke eta oso lagungarria egin daitezke baina ez
dugu nahitaezkoa bezala ipini behar irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
Honela IKT-ak Informazioa lortzeko, eraldatzeko eta
komunikatzeko erabiltzen diren tresna digitalak dira. Horrez gain ikaskuntza
antolatzeko oso erabilgarria egin daitezke hainbat zerbitzu ezberdinekin lana
erreztu dezakegu. IKT-ak erabiltzen jakin behar ditugu eta etengabe aldatzen
doan eremua denez gure jakinduria zentzu honetan birziklatu egin beharko dugu
errekurtso eta herreminta berrien erabilpenaz jabetzeko. Herreminten ezagutza
ez bakarrik, hauek erabiltzen dituzten hizkuntza berriak ere ezgutu beharko
ditugu, hizkuntza audiobisuala esaterako.
Informazioaren
gizartea:
Konprobatu dezakegunez informazioaren gizartean bizi
gara, etengabe informazioa dugu eta jasotzen dugu toki ezberdinetatik. Gaur
egungo teknonlogikoei esker liburutegietan baino informazio geihago dugu
ordenagailu batean apaletan baino. Hau dena modu digitalean dago eta era
askotan eskaintzen zaigu; audioa, videoa, dokumentuak, aurkezpenak,
datuak… eta edozeinek du eskuragarri
teknologia pixkat kontrolatzen badu.
Informazioa pilaketa eta teknologia berriek hainbat
abantaila eta desabantaila dituzte. Alde batetik edozein pertsonekin
komunikatzeko bidea errazten du zeren jada ordenagailuekin komunikazio
planetario bat dugu gure eskuetan eta informazioa konpartitu dezakegu interneten topa ditzakegun kodifikazio
ezberdinetan. Honekin batera sare sozialen sorrerak komunikazio eta informazio
truke hori asko errezten du. Gainera
ongizate materialak teknologia berrien eskuragarritasuna erreztu du gure gizartean
ia edozeini teknologia berri hauei bidea irekiz. Beste alde batetik
informazioaren masifikazioak bere alde txarra ere badu. Hainbeste informazio
pilatzea sarean informazioarekiko ignorantzia sortzen digu zeren zerbait
bilatzen ari garenean zenbat iturri eta informazio orri topatzean erabilgarria
dena zer den ahaztu egiten zaigu. Horrez gain teknologiarekiko dependentzia
haundi bat sor dezake. Gaur egun ia ezinbestekoak dira teknologia hauek eta
hauek gabe ibiltzean pertsona asko biluzik sentitzen dira eta arazo honek
kontsumismora eraman gaitezke.
Munduari orokorrean erreparatuz kulturen arteko
ezberdintasun digital haundia topatzen dugu eta hau beste oztopo bat da IKT-een
ezagutza lortzeko globalki. Gure
gizarteari erreparatuz , jende ugari
sarean ibiltzeak, kontrol geihago ekar dezake erabiltzaileekiko.Bestalde pribatutasuna galtzen da eta aurrez aurreko
harremanak galdu egiten dira sareen geihegizko erabilpeenarekin, hau
remarkatuz, gizarte automatizatu batean sartzen ari gara non eskulanak beherakada
eman duen eta enpleguak aldatzen diren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario