2011/09/22

Konpetentzia Digitalak - Ondorioa

   Bi aste hauetan ikusi dugunez, IKT kontzeptua oso zabala eta konplexua da. Orokorrean, teknologia berriekin lotzen dugun terminoa da, baina oker gaude, ez baita berria. Etengabe aldatzen joan den mundu digitalaz ari gara.

   Irakasle izateko konpetentzia digital jakin batzuk menperatu behar ditugu, horien artean, konpetentzia informazionala, ikus-entzunezko konpetentzia, konpetentzia teknologikoa, herritartasun konpetentzia eta konpetentzia kognitiboa. Hauek danak, multialfabetizazioa osatzen dute.
    Horretarako, irakasleek prestakuntza teknologikoa jaso beharko dute, batez ere imigrante digitalak baldin badira. Prestakuntza jasotzerakoan edota baita aurretik ere, irakasleen artean teknologiarekiko bi korronte barneratzen dira: teknofilia eta teknofobia.

    Teknologiak gelan aplikatzean, lan zabalak, irekiak edo arazoak proposatu behar ditugu (adibidez, amari eskutitz bat bidali) ikasleen konpetentzia digitalaren errealitatea zein den jakiteko eta gainera askotan beraiek izango dira guri irakatsiko gaituztenak. Era berean, irakasleok ere gure IKTei buruz dakiguna etengabe birziklatu beharko genuke, gizartearen erritmo digitala eguneratuta eramateko.
     Aldi berean, ikasleei teknologien abantailak eta desabantailak zeintzuk diren helarazi behar dizkiegu, mundu birtualaren egoera jakin dezaten. Honekin lotuta, beraien kritikotasuna lantzea ezinbestekoa da eta beraien pentsamendua eta jakinduria eraikitzea baliabide horiek erabiliko baitituzte beraien bizitza osoan zehar (Life Long Learning).

No hay comentarios:

Publicar un comentario