2011/09/30

Web 2.0 eta Hezkuntza



Informaziozko gizartea osatzen duten sareen multzoak, teknologiak eta sistemek sarean bere ekintzaren oinarria dute.
Sarea eboluzio konstantean dihardu. Orain dela gutxian, sarea web 1.0 oinarritzen zen: erabiltzailea guztiz pasiboa zen eta ezin zuen ezer aldatu (ikusle sola zen). Gaur egun, aldiz, web 2.0 munduan murgilduak gaude: erabiltzaileak erlazionartzen dira, beren bideoak, irudiak, iruzkinak... konpartituz, parte-hartzaile aktiboak sentituz.








Web 1.0 -> Web 2.0 (hezkuntza mailan aukera asko ematen dizkigu).


Aldaketa:
Informaziozko sarea... pertsonen sarea.
Sozial eta teknologien arteko elkarreragin esparrua.
Sarearen aplikazioak edukiak+informazioa+komunikazioa bere gain.
Sare sozialek parte-hartzea, hitz egin eta elkarreragitea bultzatzen dute.
Indibidualki = ezagutza elkarbanatua. Pertsona gehiago elkarbanatzen = zerbitzuen erabilpen handiagoa.


Erremintak:
CMSak edo edukien kudeaketa sistemak edozeinek sarean edukiak argitaratzeko beharrezko euskarria ematen dute, inongo zailtasunik gabe (blog-ak, wikiak...). Edukia diseinutik banantzen da erabiltzaileek edukietan gehiago kontzentra daitezen.


Informazioaren sarbidea:
Informaziora azkar eta era sinple batean iristea (RSS-ren bitartez) sarearen informazio fluxuaren beste ezaugarrietako bat da.


Munduan etiketatzea:
Folcsonomía edo etiketatze soziala: edukia kategorietan bana daiteke etiketak edo tags erabilita. Horrela, informaziora azkarrago eta era erraz batean irits daiteke. Etiketatze kolaboratiboa ere izan daiteke (honen adibidea Wikipedia delarik).


Sareko zerbitzuak:
Zerbitzu batzuk sortzaileei onurak -> erabiltzaileek dohan (argazkiak edota bideoak, aurkezpen multimediak, erreminta ofimatikoak... konpartituz).


Formatuak:
Wikia: era kolektibo eta horizontalean eraikitzen den leku birtuala da. Nabigatzailetik (denbora errealean) egileek wikian editatu, argitaratu, aldatu eta bere ezagutza eraiki ahal dezakete.

Hezkuntza 2.0:
Imigrante digitalek -> informazioaren gizartearen gaitasunak garatzen lagundu behar diete natibo digitalei.
Erronka: informazioa bilatu + bildu + prozesatzeko + aldatzeko gaitasunak garatu behar dira.


Multimedia elementuak:
Hauen kasuan, milaka aukera daude: irudien kudeaketa eta gordelekuan Flickr nagusitzen da, bideoaren kasuan, Youtube buru delarik. (beste web edota blogetan bideoak txertatzeko aukera ematen du).


Web kamera baten bitartez, bideoblog edo bideoaren kanal pertsonalen hedapenean sar gaitezke, tb 2.0 berrian parte hartuz.


Eskolako aldizkari digital bat martxan jartzeko onena blog bat abian jartzea litzateke gainerako pertsonekin hitz egiteko, beste arrazoi askoren artean.

Amaitzeko esan, sare web 2.0ak aukera ugari ematen dizkigula hezkuntza munduan aplikatzeko. Ezagutzea, elkarbanatzea, sortzea, parte-hartzea eta erlazionatzea hezkuntzaren helburu garrantzitsuak dira. Beraz, ez ditugu ahaztu behar (erreminta eta euskarri gisa erabili behar ditugu).






























































No hay comentarios:

Publicar un comentario