Irakasleek eduki behar duten prestakuntza teknologikoari eta hori gelan martxan jartzeko jakin behar dituzten argibideei buruzko hainbat testu landu ditugu. Hona hemen horietariko baten sintesia:
"La competencia digital e informacional en la escuela"
Gizartea era azkar batez aldatzen ari da. Orain dela hogei urteko eskola testuingurua ezin da gaurkoarekin alderatu: beraien arteko ezberdintasun nagusia IKTak dira.
Gaur egungo gazteentzat teknologia digitalak beraien bizitzen barne daude, hauekin "jaiotzen" baitira. Horrez gain, aurreko belaunaldiko gazteengandik ezberdintzen dituen ezaugarri bat ere badira teknologia berri hauek.
Informazioaren konpetentzia eta konpetentzia digitalaren garapena
Gaur egungo kultura multimodala da, hau da, kultura euskarri ezberdinen (papera, pantaila) bitartez adierazi, ekoiztu eta banatzen da hainbat teknologia oinarri harturik (telebista, ordenagailua...) eta formatu eta ikus-entzunezko mintzaira ezberdinak erabiliz (testu idatzia, taulak...).
Hiru alfabetizazio mota daude:
Ikus-entzunezko alfabetizazioa: alfabetizazio honen bitartez, ikaslea ikus-entzunezko testuak analizatu eta ekoizteko gai izango da. Gainera, kritikotasuna landuko du aparatu teknologikoetan azaldutako irudiekin.
Alfabetizazio teknologikoa edota digitala: aparatu digital bat erabiltzean, ikasleak beren informatika erabilpen gaitasuna garatzeari deritzo alfabetizazio teknologikoa.
Informazioaren alfabetizazioa: Datu base digitaletan zabalduriko iturri bibliografiko berrietara iristearen zailtasunetik eratu zen alfabetizazio mota hau. Momentuan dugun helburutik abiatuta, informazioa bilatzen jakitea, aukeratzea, analizatzea eta berreraikitzea izango litzateke.
Beraz, multialfabetizazioa aurreko alfabetizazioak uztartzean lortzen da, ikasleak egungo kulturaren mintzaira eta baliabideak erabiltzeko prestatuz.
Prozesu formatiboen funtsa ikasten ikastea da, hau da, ikasleek gaitasun horiek era indibidual batez erabiltzea bizitzan zehar.Izan ere, IKTen bitartez ikasleek independente bihurtzen dira, inguratzen duten errealitatea ezagutzen eta horretaz pentsatzen dute eta azkenik, beren pentsamenduekin aurreko guztia kontuan hartuz jarduten dute.
Lau alderdi edo dimentsio formatibo daude:
Dimentsio instrumentala: baliabide teknologiko ezberdinen hardware eta softwarea erabiltzen jakitea.
Dimentsio konginitboa: informazio eta komunikazioaren gaitasunak garatzea (datuak bilatu, aukera, ezegokia dena baztertu...).
Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiaren aurrean arrazoizko ekintzak garatzea eta komunikazioan ekintza positiboa. Elkarrrekin lan egitea, errespetua eta enpatia bezalako baloreak lantzen dira.
Dimentsio axiologikoa: informazioaren analisi kritikorako irizpideak bereganatu eta teknologia eta komunikazioren erabilpenerako balore etikoak.
Eskolaren erronka hauxe da: ikasleak informazioaren trataeran pertsona konpetente bihurtu eta forma kultural ezberdinekin prestatu.
Informatzen ikasteko, adierazteko eta komunikatzeko gaitasunak
IKTek ikaskuntza zeregin ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute. Tresna digitalekin lan egiten dugunean, irakasleen rola eta irakaskuntzaren egoera aldatu egiten da ikastean norberak erritmo edota sekuentzia berdina ez baitarama.Horretarako, irakasleak metodologia malgu bat eta arreta pertsonalizatua eraman behar ditu aurrera.
Internet, hezkuntzaren konstruktibismoa eta berrikuntza: irakasleen profil berria eta beren erronkak
~ Ikasleek informazio gehiegi dute.
Informazioaren kantitatea gehiegizkoa da, baina informazio gehiegi izateak ez du esan nahi ezagutza gehiago izatea. Alderantziz.
Irakasleen zeregina informazio ugari horri itxura ematen laguntzean datza (aukeratu, azaleko informazioa baztertu, testuan dagoena norberaren hitzekin jarri...) ikasleek ezagutza ulerkor eta esanahia duenera aldatzeko.
~ Irakasleak bere autonomia galtzen ari direla eta ikasleek helduek baino hobeto maneiatzen dutela teknologia konturatu behar dira.
Teknologien bitartez, ikasleak beren ezagutza kontrasta dezakete denbora labur batean. Tituluan azaltzen diren kontzeptuak erlazionatuta daude, irakasleak autonomia galtzen ari dira ikasleek teknologian domeinu gehiago baitutelako. Ideia honekin elkarlanean aritu behar da gelan.
~ IKTekin egiten diren jardueren antolatzaile eta gainbegiralea izango da irakaslea.
IKTekin era konstruktibista batean ordenagailuekin lan egitean, irakasleen planifikazioa eskatzen du helburuei, edukiei eta jarduerei dagokienean.
Lan proiektuak edota arazoen ebazpenak bezalako jardunak eginez erabiltzen da Internet (WebQuest, esaterako).
~ Era konstruktibista batez ordenagailuan irakasteak klasearen kudeaketan zailtasunak dakartza.
Suposa dezagun ikasle bakoitza bere ordenagailuan dagoela, metodologia horrek estresa zor liezaioke irakasleari.
IKTak ebazpen erraz bat baino gehiago erronka bat adierazten dute, jendeak aurkakoa pentsatzen duen arren.
~ Esperientzia indibidualen aurrean, elkarlaneko ikaskuntza prozesuak bultzatu nahi dira.
Sare digitalen ezaugarri bereizgarrietako bat denboran eta espazioan informazioa aldatzearen gaitasuna da eta horren ondorioz, pertsona ugarirekin komunika gaitezke.
Hezkuntza eredu berritzailerantz
Hainbat ikerketetan frogatu denez, IKTak ez dute eman espero zen fruitua. Izan ere, hauen erabilerak ez du suposatzen %100ean berrikuntza. Kasu batzuetan, gelan IKTak prozesu tradizionalekin bat egiten dute (irakasleek ez dute ezer aldatzen beraien metodologian aparatu teknologikoak gelan barneratzen direnean).
Gainera, aipatu beharra dago IKTekin egiten diren planifikazioak ez direla bat-batekoak; ondo pentsatuak, baizik.
Amaitzeko esan, ikasleek gaur egungo gizartearen baliabide guztiak erabiltzen jakin eta jarduerak burutu behar dituztela (eskola multimodala da).
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"Natibo digitalak Vs. Imigrante digitalak"
XXI. mendeko lehenengo hamarkadan teknologia digitalek hezkuntzari buelta oso bat eman diote eta ikasleak asko aldatau dira azken urteotan. Nahiz eta oraindik askori kostatu egiten zaien IKTekin jardutea, esan dezakegu gaur egungo unibertsitateko ikasleak natibo digitalak direla. Gaurko ikasleek informazioa tratatzeko eredu berriak sortu dituzte eta behar bada burmuin eredu berriak ere bai. Imigrante digitalak teknologia berrietara moldatzeko gaitasuna erakusten dutenak dira. Hauentzako hizkuntza berri bat ikastea bezala izaten da, eta hizkuntza birziklatugabe batetik datorrena, daukan “azentoa” perfekzionatuz joan beharko da. “Azento” hauek akats txikiak izaten dira IKTekin lan egiterakoan, hala ere umeretsu hartu behar da, hobetzeko, hori bai.
Natibo digitalak:
- Prozesu paraleloak gogoko dituzte
- Betebehar ezberdinetan aldi berean egotea gogoko dute
- Sareetan hobeto moldatzen dira
- Nahiago dute jolastu serio lan egin baino
- Jasanezina iruditzen zaie metodologia tradizionala
Imigrante digitalak:
- Onartzen dutenak ez dakitela jerga digital berria eta beraien ikasleak erabiltzen dituztenak ikasteko eta integratzeko
- Beste batzuk ordea: “…ze ona zen gure ikasteko modua!…”
- Beraien metodologia eta ezagutza bera birziklatu behar dituztenak
Bukatzeko bakarrik aipatu teknologia bera ez dela helburua, baizik eta oso tresna ona, eta erabiltzen jakin behar da, beraz, nola erabiltzen dugun izango da koska, adibidez, ikasteko erabili izan diren bideojokoak daude.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"On-line errekurtso didaktikoak" -> Eskola 2.0
GARRANTZITSUA: Eskola 2.0 aurrera eramateko, zenbait baliabide eta material daude, hainbat konpetentzi eta tresnen bitartez, irakasleek multialfabetizazioa gara dezaten.
Dakigunez, eskola magistrozentrismoan oinarritzen zen eredua garatzetik, paidozentrismoa burutzera pasa da. Horretarako, ikaslea aktiboa izan eta beste ikasleekin batera lanean egon behar du ikaskuntza sozial eta dialogikoak landuz.
Ezaugarri horiek lantzeko gaur eguneko ikaskuntzan IKTak barneratu dira eta hauek era egoki batean erabiltzeko hainbat mailetatik igora behar dute bai irakasleek baita ikasleek ere.
p Maila arruntenean klaseen planifikaziorako estandar programak eta klase magistraletarako errekurtso multimediak aurkitzen dira.
p Ikasleen ekoizpenetarako objektu hezitzaileak (ODEak) eta elkarlanerako sekuentzia didaktikoak edota hainbat proiektu sartzen dira erdiko mailan.
p Maila aurreratuenean, aldiz, sare lokal eta globalaren elkarlanerako sekuentzia didaktikoak eta sekuentzia didaktikoen sormena barneratzen dira.
Horiek lantzerakoan, irakasleek bere lanbidean kudeaketa eta garapena jasango dute bai eta Hiritartasun Digital aspektua barneratu ere. Ikasleei dagokienean, jariakortasun teknologikoa, “Life Long Learning” eta Hiritartasun Digitala bere egingo dute.
Irakasleek baliabide arruntetatik, Interneteko lekuetatik, CD-ROM edota beste euskarrietan dagoen material multimedietatik, Objektu Digital Hezitzaileetatik, sekuentzia didaktikoei dagokien objektu digital hezitzaileetatik, ikaskuntza inguru birtualetaik… -etik eskura dezakete informazioa.
Ikasleen ingurua + esperientzia erreala = ikaskuntza aktiboa izan + ikerketak egitea.
PRESTAKUNTZA+ METODOLOGIA+ IKTen EDUKIAK-> IKTen KONPETENTZIAK-> TEKNOLOGIAREN INFRAESTUKTURA = Ikaslearen gertuko ingurunea + esperientzia erreala + hainbat baliabide eta material hezitzaile, konparaziozko eta digitalak.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
“Los ordenadores provocadores de emociones”:
Ordenagailuak gure
eguneroko bizitzan aurkitzen ditugu eta jada beraiekin elkarbizitzen ikasi
dugu baina oraindik badaude zenbait pertsona elkarbizitza honen oreka bilatzen
dutenak. Ia edozein funtzio egin dezakegu ordenagailu batekin eta
ezjakintasunaz gain beste sentimendu batzuk sentiarazten ditu teknologia
berrien erabilpenak. Emozio hauek onak edo txarrak izan daitezke norbanakoan
eta modu berean ezberdinak. Alde batetik Teknofobikoa aurkitzen dugu, teknologia
berri auetara egokitzeko arazoak izaten ditu ta arazo hauei aurre egiteak
beregan ezjakintasuna sortarazten du
teknologiei beldurra izatera bultzatzen duena. Beste aldetik Teknofilikoa dugu
eta hau aurrekoarekin alderatuz esan dezakegu teknologia maite duena eta
berarekin ondo konpontzen dena dela. Irakasle asko gaur egun teknofobikoak dira
eta beldur honek pentsamendu negatiboak sortarazten ditu beraiengan.
Pentsamendu hauek
aldaketarako erresistentzia ekartzen dute eta arrazoi nagusi bezela jakindura
falta eta hauek ikasteko behar duten denbora falta dira. Baina horrez gain
teknologien erabilpenaren eraginkortasuna ez dago frogatua ikaskuntzan zeren
orain urte gutxi batzuk ateratzen ari diren gauzak dira eta garatzeko denbora
behar da. Hala ere demostratuta dago entrenamendu pixkatekin pentsakera hauek
hobetu egiten direla baina bestaldetik antsaietatea sor dezake eta irakasle
askoren teknologia hauek ez erabiltzearen arrazoi nagusiena segurtasun falta
da. Aipatu beharra dago irakasleen formakuntzan eremu honetan dagoen egoera oso
larria da zeren errekurtsoak falta dira kasu gehienetan eta ezer gutxi egiten
da hau aldatzeko. Kurtso hauetaz gain ikasteko beste metodo bat ikasleekin
batera da zeren hauen erabilpen maila kasu batzuetan irakaslearena baino gehiago
dira eta irakasleak aprobetxatu dezake beraiengandik ikasteko eta informazio
trukea egiteko, honela gu ez gara transmititzen ari garen bakarrak. Beste
beldur handienetako bat ordenagailua irakaslearen ordezakaria bezala
ipintzearena baina esan dezakegu irakasle baten benetako papera ez da sekula
aldatuko ordenagailu batengatik, pertsona baten eskua, sentimendu eta emozioen
transmisioa konpara ezina da. Joko eta aplikazio ugari daude teknologia hauek
erabiltzen ikasteko. Ikasleek eguneroko jolasetan dituzte hauek: gameboy,
bideojokoak, ps2... Teknologia hauei erreparatzen badiegu maskulinitate puntu
bat aurkitu dezakegu eta esan dezakegu agian eremu horretan bai teknologien
aplikazioak eta abar eraldatu behar direla homogenitate batera iristeko. Honez
gain beste arazo bat dago, komunikazioko modelo soziala azpimarratzen dute eta
sare sozialek indarra hartzen dute eta honek komunikatzeko eta elkarrekin
aritzeko moduak eraldatzen ditu erabat.
Amaitzeko esan dezakegu
desberdintasun sozialak teknologian nabaritzen direla zeren dakigunez etxe
danetan ez dago teknologia maila berdina eta honek ere teknologia hauetara
bidea irekitzea baldintzatzen dute.