Mostrando entradas con la etiqueta 1. ESKOLA eta IKTak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1. ESKOLA eta IKTak. Mostrar todas las entradas

2011/09/20

Tresna teknologikoak eta berauen funtzio eta erabilpenak

Egungo informazioaren gizartean ze tresna teknologiko erabiltzen ditugu?

  • Ordenagailua-Portatilak
  • Mugikorra-Smartphones
  • Telebista
  • Sare sozialak-Twitter
  • Bideojokoak
  • EREADERS-EBOOKS
  • Bideoa (streaming)
  • Internet
Aipaturikoak hauetarako erabil ditzakegu:
 
      - Aisialdirako (erosketak egin, pelikulak ikusi, lagunekin komunikatu...).
      -Lanbide profesionalerako (aurkezpenak egin diskurtso bat emateko, ikasleen txostenak egin...).
      -Prestakuntzarako (imigrante digitalek lehenbizi ordenagailu bat ukitu eta erabiltzean, aurretik aipaturiko tresnen bitartez prestakuntza jasotzen dute).
      -Administrazioarekin komunikatzeko, tresna teknologikoetan geroz eta gehiago zabaltzen ari den funtzioa da.

Erabilpenei dagokienean, Lehen Hezkuntzako gela batean lehen aipaturiko tresna digitaletatik hauek erabiliko genituzke era eraginkor eta konpetente batean:

  1. Ordenagailua
  2. Telebista
  3. Bideojokoak
  4. eREADERS-eBOOKS
  5. Bideoa (streaming)
  6. Internet

ZER DIRA IKT eta INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Zer dira IKT-ak?
Eskolan ematen diren edukiak irakasgai danetan haurrak beste era batera barnera ditzaten erabiltzen dira. Gainera, irakasleentzako errekurtso gisa kontsidera daitezke eta oso lagungarria egin daitezke baina ez dugu nahitaezkoa bezala ipini behar irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
Honela IKT-ak Informazioa lortzeko, eraldatzeko eta komunikatzeko erabiltzen diren tresna digitalak dira. Horrez gain ikaskuntza antolatzeko oso erabilgarria egin daitezke hainbat zerbitzu ezberdinekin lana erreztu dezakegu. IKT-ak erabiltzen jakin behar ditugu eta etengabe aldatzen doan eremua denez gure jakinduria zentzu honetan birziklatu egin beharko dugu errekurtso eta herreminta berrien erabilpenaz jabetzeko. Herreminten ezagutza ez bakarrik, hauek erabiltzen dituzten hizkuntza berriak ere ezgutu beharko ditugu, hizkuntza audiobisuala esaterako.

Informazioaren gizartea:
Konprobatu dezakegunez informazioaren gizartean bizi gara, etengabe informazioa dugu eta jasotzen dugu toki ezberdinetatik. Gaur egungo teknonlogikoei esker liburutegietan baino informazio geihago dugu ordenagailu batean apaletan baino. Hau dena modu digitalean dago eta era askotan eskaintzen zaigu; audioa, videoa, dokumentuak, aurkezpenak, datuak…  eta edozeinek du eskuragarri teknologia pixkat kontrolatzen badu.
Informazioa pilaketa eta teknologia berriek hainbat abantaila eta desabantaila dituzte. Alde batetik edozein pertsonekin komunikatzeko bidea errazten du zeren jada ordenagailuekin komunikazio planetario bat dugu gure eskuetan eta informazioa konpartitu dezakegu  interneten topa ditzakegun kodifikazio ezberdinetan. Honekin batera sare sozialen sorrerak komunikazio eta informazio truke hori asko errezten du.  Gainera ongizate materialak teknologia berrien eskuragarritasuna erreztu du gure gizartean ia edozeini teknologia berri hauei bidea irekiz. Beste alde batetik informazioaren masifikazioak bere alde txarra ere badu. Hainbeste informazio pilatzea sarean informazioarekiko ignorantzia sortzen digu zeren zerbait bilatzen ari garenean zenbat iturri eta informazio orri topatzean erabilgarria dena zer den ahaztu egiten zaigu. Horrez gain teknologiarekiko dependentzia haundi bat sor dezake. Gaur egun ia ezinbestekoak dira teknologia hauek eta hauek gabe ibiltzean pertsona asko biluzik sentitzen dira eta arazo honek kontsumismora eraman gaitezke.
Munduari orokorrean erreparatuz kulturen arteko ezberdintasun digital haundia topatzen dugu eta hau beste oztopo bat da IKT-een ezagutza lortzeko globalki.  Gure gizarteari erreparatuz ,  jende ugari sarean ibiltzeak, kontrol geihago ekar dezake erabiltzaileekiko.Bestalde  pribatutasuna galtzen da eta aurrez aurreko harremanak galdu egiten dira sareen geihegizko erabilpeenarekin, hau remarkatuz, gizarte automatizatu batean sartzen ari gara non eskulanak beherakada eman duen eta enpleguak aldatzen diren.