Mostrando entradas con la etiqueta KONPARTITU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONPARTITU. Mostrar todas las entradas

2012/01/15

IKASKUNTZA ESZENATOKIA: GELA ETA IKT-AK ONDORIOAK

Gai honi galdera eragile interesgarri batekin eman diogu hasiera: nola diseinatu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin? Galdera honen inguruan hausnartu ondoren, HODen inguruan hitz egin dugu eta eskeintzen diren jarduera mota ezberdinak aztertu ditugu.

Teoria ikusi ondoren, praktikan hasteko egile tresna bat aukeratu beharrean ikusi gara. Mahaian jarritako egile tresnen artean Hot Potatoes aukeratu dugu, lan egiteko polita eta jarduera sekuentzia osatzeko erraza iruditu zaigulako. Egile tresna honekin lanean jarri eta berehala ikusi dugu ariketa ezberdin asko egiteko aukera eskeintzen duela. Nahi izan ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izan ditugu. Nahiz eta itxura xumea izan, Hot Potatos egile tresnak abantaila asko eskaintzen dituela ikusi dugu, ikasleek ariketak web gune konkretu batzuk erabiliz burutu ditzaketeela besteak beste.

Honez gain, beste hainbat egile tresna ikusi ahal izan ditugu, eta baita hauetan arakatu ere. Ondorio garrantzitsutzat hauek eskaintzen diguten aniztasun eta aukera ezberdinak azpimarratu nahiko genituzke, lan egiteko modu ezberdin eta aberatsak eskaintzen baitituzte.





2011/10/07

Interneten mundu zabal, konplexu eta mundiala.

Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera modu erraz eta azkar batean barneratzen ditugu eguneroko esperientziak. Elkar lan egiteko erabili ditzakegun aplikazio digital garrantzitsuenak hauek dira: 


  • Dokumentuak partekatzeko aplikazioak > Issuu  

    
  •  Argazkziak konpartitzeko zerbitzuak > Flickr (bideoak eta argazkiak)

  • Podcasting zerbitzua > iVoox


  •  Mapen aplikazioak > google maps/street

  • RSSak

  • Tagging eta Markatzaile sozialak

  • Sare sozialak


  • Blogak (Blogger, Wordpress...)
Ondorengo sarreran, Interneten erabili daitezkeen aplikazio hauek guztiak azalduko ditugu sintesi gisa.


Gogora dezagun edozein dokumentu edozein zerbitzura igotzen dugunean publikoa edo pribatua den zehaztu behar dugula, eta gure asmoa konpartitzea baldin bada, eta horrela izan beharko zen, publiko bezala igo behar dugula. Horrela gure informazioa konpartituz, besteek konpartitzen dutenarekin, informazio hobeago eta zabalago bat lortuko dugu.

2011/09/22

Konpetentzia Digitalak - Ondorioa

   Bi aste hauetan ikusi dugunez, IKT kontzeptua oso zabala eta konplexua da. Orokorrean, teknologia berriekin lotzen dugun terminoa da, baina oker gaude, ez baita berria. Etengabe aldatzen joan den mundu digitalaz ari gara.

   Irakasle izateko konpetentzia digital jakin batzuk menperatu behar ditugu, horien artean, konpetentzia informazionala, ikus-entzunezko konpetentzia, konpetentzia teknologikoa, herritartasun konpetentzia eta konpetentzia kognitiboa. Hauek danak, multialfabetizazioa osatzen dute.
    Horretarako, irakasleek prestakuntza teknologikoa jaso beharko dute, batez ere imigrante digitalak baldin badira. Prestakuntza jasotzerakoan edota baita aurretik ere, irakasleen artean teknologiarekiko bi korronte barneratzen dira: teknofilia eta teknofobia.

    Teknologiak gelan aplikatzean, lan zabalak, irekiak edo arazoak proposatu behar ditugu (adibidez, amari eskutitz bat bidali) ikasleen konpetentzia digitalaren errealitatea zein den jakiteko eta gainera askotan beraiek izango dira guri irakatsiko gaituztenak. Era berean, irakasleok ere gure IKTei buruz dakiguna etengabe birziklatu beharko genuke, gizartearen erritmo digitala eguneratuta eramateko.
     Aldi berean, ikasleei teknologien abantailak eta desabantailak zeintzuk diren helarazi behar dizkiegu, mundu birtualaren egoera jakin dezaten. Honekin lotuta, beraien kritikotasuna lantzea ezinbestekoa da eta beraien pentsamendua eta jakinduria eraikitzea baliabide horiek erabiliko baitituzte beraien bizitza osoan zehar (Life Long Learning).