Mostrando entradas con la etiqueta 4. GELA ETA IKTak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 4. GELA ETA IKTak. Mostrar todas las entradas

2012/01/15

IKASKUNTZA ESZENATOKIA: GELA ETA IKT-AK ONDORIOAK

Gai honi galdera eragile interesgarri batekin eman diogu hasiera: nola diseinatu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin? Galdera honen inguruan hausnartu ondoren, HODen inguruan hitz egin dugu eta eskeintzen diren jarduera mota ezberdinak aztertu ditugu.

Teoria ikusi ondoren, praktikan hasteko egile tresna bat aukeratu beharrean ikusi gara. Mahaian jarritako egile tresnen artean Hot Potatoes aukeratu dugu, lan egiteko polita eta jarduera sekuentzia osatzeko erraza iruditu zaigulako. Egile tresna honekin lanean jarri eta berehala ikusi dugu ariketa ezberdin asko egiteko aukera eskeintzen duela. Nahi izan ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izan ditugu. Nahiz eta itxura xumea izan, Hot Potatos egile tresnak abantaila asko eskaintzen dituela ikusi dugu, ikasleek ariketak web gune konkretu batzuk erabiliz burutu ditzaketeela besteak beste.

Honez gain, beste hainbat egile tresna ikusi ahal izan ditugu, eta baita hauetan arakatu ere. Ondorio garrantzitsutzat hauek eskaintzen diguten aniztasun eta aukera ezberdinak azpimarratu nahiko genituzke, lan egiteko modu ezberdin eta aberatsak eskaintzen baitituzte.





2011/10/18

Egile tresnak

EGILE TRESNAK

Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu. Baliabide digitalak sortzeko, sarean ibiltzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen dute, saio presentzial nahiz ez presentzialetan erabiltzea ahalbidetzen dutelarik.

EGILE TRESNEN ADIBIDEAK, DESKRIBAPENA ETA DESKARGATZEKO HELBIDEAK

- Hot Potatoes
Hot Potatoes egile tresna, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.

- Cuadernia
Cuadernia eduki digitalak sortzeko tresna baliagarria da. Aplikazio sinple, praktiko eta malgua izanik, unitate interaktiboak sortzea ahalbidetzen digu nahiz eta ezagutza askorik ez izan. Esan beharra dago, Gaztela Mantxako irakasleek abian jarritako tresna dela.

Cuaderniak online edo ordenagailuan instalaturiko programarekin lan egiteko aukera ematen digu. Oso erraz erabil daitekeen errekurtsoa da eta bertan irudiak, bideoak, fondoak eta jarduera ezberdinak sartu ditzakegu. 

http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/recursos/tkContent?idContent=12759&textOnly=false&locale=es_ES

- JClic
JClic proiektua, Clic 3.0ren eboluzioa da, 10 urte baino gehiagoko historia izanik, multimedia aplikazio didaktikoak eratzeko tresna da. Bertan prozedurazko aspektu ezberdinak lantzen dira; esaterako, curriculumaren arlo ezberdinak, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzararte.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm

-EDILIM
Eduki digitalak sortzeko tresna egokia da eta ondorengo atal hauek ditu: ekintza editorea (EDILIM), irudikatzailea (LIM), eta XML-en dagoen artxibo bat (liburua).
Abantailak:
  • Ez dago ezer instalatu beharrik.
  • Internetetik zuzenean sar zaitezke.
  • Sistema operatiboarekiko, hardware-rekiko eta web nabigatzailearekiko independentea da. 
  • Macromedia Flash teknologia.
  • Inguru irekia da, XML formatoa oinarri duelarik.
Hezkuntza ikuspuntutik:
  • Giro ona bermatzen du.
  • Erabiltzeko erraztasuna, irakasle eta ikasleentzat.
  • Aktibitate atseginak.
  • Garapenaren kontrolaren posibilitatea.
  • Ariketen ebaluaketa.
  • Ordenagailuak ez dira prestatu behar, erraz erabiltzen den baliabidea da.
  • PDA, PDI eta ordenagailuekin erabili daiteke.
  • Aktibitate sinpleak sortzeko balio du.
- Webquest:
Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogiko bat da. Sarrera -> galdera -> baliabideak -> erantzuna. Informazio tratamendurako pentsatuak daude.

- Ardora:
Jarduera ezberdinak egiteko baliagarria den aplikazioa da: gurutzegramak, panel grafikoak, etab.

- Atenex - Constructor:
Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko eta ebaluatzeko aukera ematen digu.

- Squeak (egile tresna aurreratua)
Animazioak eta joku errazak egiteko aukera ematen digu.

- Malted:
Hizkuntza lantzeko baliagarria den tresna.















2011/10/15

Objektu hezitzaileak...

" Baliabide hezitzaile mota"

Lehenbizi, bi irizpideren berri emango dut eta ondoren, irizpide hauetan zentratuz, balore batzuen esanahia argituko[hauen bitartez, baliabide hezitzaile mota espezifikoa edota objektu digitala (ODE) desbriba daitekeelarik].

  • Gehiketa maila: edozein ODEtan arkitektura oinarria berdina dela kontutan harturik, gehiketa modularraren mailaren (1-4) eta baliabide hezitzaile motaren artean erlazio bat egotea arrunta dela dirudi.Erlazio hori dela eta, garapena eta hiztegia mailaren arabera antolatzea pentsatu da.Hiztegiaren antolaketaren barnean bi talde bereizten dira:
                       1. ODEko tipologia guztiak 1. mailarekin lotzen ditu.
                       2. ODEko tipologia guztiak 2.edota goreneko maila batekin lotzen ditu.
  • Estruktura-funtzionamenduaren zailtasuna: Maila berdinen arteko objektu hezitzaileen artean ezberdintasunak existitzen direla kontuan hartuta, ODEko (gehiketa mailarekin erlazioa duten) bost motako taldea osatzea egokia dela pentsatu dute. Beraien artean estruktura zailtasun eta funtzionalitate didaktikoa agerian izatearen (instrukzio diseinua) arabera ezberdintzen dira. Azkeneko ezaugarri hau gehiketako 2.maila edota gorenekoetan azaltzen da "Eduki didaktikoa" izenarekin ezaguna delarik.
1.mailako gehiketan barne hartzen diren objektuen tipologia
(Estruktura-funtzionamenduaren zailtasunaren irizpideari jarraituz, maila honetan objektu digital hezitzaileen 4 talde sartzen dira).
-ERDIA: gehiketaren 1. mailarentzako objektu digitalen aurre sailkapen batetik abiatuz, guztia "erdia" edota "erdi integratua" bezalakoetan sailkatzen saiatzen da. Sailkapen honetatik balore adierazle eta baztertzaile batzuk hautatzen dira (helburua balore horiek hiztegi honen abiapuntua izatea delarik). 1.mailako gehiketaren objektu digitalentzat "Erdia" taldean sartuta daudenak, honakoa da bere hiztegi ordenatua: irudia, ilustrazioa, bideoa, animazioa, musika, soinu efektua, esaldia, norberak landutako audioa, testu narratiboa, hipertestua, grafismoa eta erdi integratua.
-INFORMATIKA APLIKAZIOA ETA ZERBITZUA: erabiltzaileek irakaskuntza-ikaskuntzan lagungarria izateko erabiltzen dute. Beste taldeak bezala, ez dute funtzio didaktiko bat, baina beste taldekoak baino gorago kokatuko lirateke. Nahitaezkoa da zerbitzu eta erreminten arteko ezberdintasuna agerian jartzea.
      Erreminta edozein erabiltzaileei prozesu edota zeregin batzuk egitea ahalbidetzen edota errazten laguntzen dien hutsezko aplikazioa da eta jabetzaren eskubide batzuei lotua dago (lizentzia jabegoa, lizentzia askea GPLa, lizentzia bikoitz askea GPL eta EUPL, domeinu publikoa...). Zerbitzuak, aldiz, administrazio edota organizazioaren beharrak asetzeko helburuarekin, ongi integratuta eta egokituta dauden erreminta eta giza errekurtsoen multzoa da.
Egun, erreminta eta zerbitzu askok hiztegiaren hainbat baloreei erreferentzia egiten die:
  1. "Microsoft Office Word": erreminta gisa kontsideratuko litzateke, baina mota hauen barruan -> sormen/ edizio multimedia erreminta, sormen/ web edizio erreminta, erreminta ofimatikoa, programazio erreminta, prozesuak/ prozedurak egiten laguntzeko erreminta (ortografia zuzentzailea).
  2.  "Atenex" zerbitzua: azkeneko erabiltzailearen ikuspegitik, zerbitzuan kokatuko litzateke, baina hauen barnean: sormen/ edizio multimedia zerbitzua, sormen/edizio web zerbitzua, informazioaren/ezagutzaren analisia/antolakuntza zerbitzua, prozesuak/prozesurak egiten laguntzeko zerbitzua, lankidetza ikaskuntza/lan indibiduala-kooperatiboa kudeatzeko zerbitzua.
2.edota goreneko mailan barne hartzen diren objektuen tipologia (ikaskuntza metodo eta ikaskuntza jardueren arteko erlazioa).
  • EDUKI DIDAKTIKOA (hainbat ikaskuntza metodo edo ikaskuntza metodo bakarra eduki dezake).Aukeratutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitiboak edota indartu beharreko jarduerak baldintzatzen ditu. Horrek, erabili beharreko jarduera mota, metodo eta ebaluatzeko tresnarik egokiena definitzea ahalbidetzen du. Hona hemen metodo didaktiko eta jardueren adibidetariko batzuk: tradizionala -> klase magistralak, eztabaidatzeko ariketak, testu-irudien iruzkina... honen aurrean ikuspegi berritzailea esperientzietan, norbere ekintzetan, ikuspegi konstruktibista eta aktibo batean oinarritzen da. Arazoetan oinarritua. Proiektuetan oinarritua.
                Metodo didaktiko eta jardueren objektu digitalen azalpena
          
    Joku hezitzaileak: ikaskuntza jarduera jolas erara antolatutako duen objektu digitala da, prozedurak, konpetentziak eta jarrerak barneratzeko helbuarekin, nahiz eta edukiak ere barnera daitezkeen. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatuak daude joku hezitzaileak.


   ‚ Webquest: jarduera eta ikaskuntza bilaketetara bideratutako metodologian oinarritzen den objektu digitala da honakoa. Ia erabilitako baliabide gehienak saretik eratortzen dira.
Objektu hau ere arazoetan zentratutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.

   ƒ Esperimentua: ikaskuntza jarduera era honetara antolatua du: ikasleak gertakari batekin erlazionatutako hipotesi bat edo gehiago baieztatu behar ditu zenbait aldagaien (hipotesien ondorioa direnak) manipulazioaren bitartez. Hauetan planteatutako arazoa itxia izaten da (ebazpen soilarekin) eta honen testuingurua errealitatetik at aurkitzen da (testuinguruan barne hartzen diren aldagaien kontrol absulutua du objektu honek).
     Objektu mota hau ekintza simulatuan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.


Erkatzeko analisia (hiztegi originala LOM)

 Zeregin honen helburua LOMESentzat garatutako hiztegia eta LOMen hiztegi originalaren artean analizatu eta bermatzea da mailarik onena izan dezan. LOMen balore originalak honakoak lirateke: ariketa, simulazioa, galdeketa, diagrama, irudia, grafikoa, aurkibidea, dispositiba, taula, testu narratiboa, azterketa, esperimentua, arazoen planteamentua, autoebaluazioa, konferentzia.Naranjaz adierazitakoak literalki LOM-ES hiztegian hartzen dira; beltzez daudenak, aldiz, kontzeptu eran kokatzen dira hiztegi horretan.Negritan ez daudenak, LOM-ES hiztegian gaineratzen direla esan nahi du.


Informazioa eta/edo ezagutza adierazteko sistemak

Sakontzeko definizioak:




  • Datu baseak: testuinguru berdinean kokatutako datu ezberdinen multzoa. Geroago testuinguru ezberdinetan erabiltzeko helburuarekin, aplikazio informatiko bati esker era automatiko batean antolatzen dira.


  • Mapa kontzeptualak:  asoziazioan, elkarreraginean, bazterketan, deskribapenean eta adibide eta/edo prozesuen adibideak ahalmen bisual handi batekin ematean datza (egileak duen ezagutzarekin lotuz).





  • Nabigazio mapa: objektu digital baten nabigazio estruktura adierazi eta informazio, jarduera ebaluaketaren etab.-en erlazioak zehazten dituen adierazpen eskematikoa da.








  • Tutorial: informazio eta ezagutzaren adierazpen eskematiko eta antolatua da. Bere helburua ikasleari diziplina zientifiko-profesional bati buruzko prozesu eta/edo prozedurei buruz gidatzea da.





  • Gaikako WEB/ ataria: sare informatiko batean zintzilikatutako dokumentuak dira, bertara lotura hiperbitartekarien bitartez irits daiteke. Gai zehatz batean espezializatua edota hezitzaileen atarien kasuan, hezkuntzako zentru batean edota probintzi bateko sistema hezitzaile guztian erreferentziatua egon daitekeena.





  •  Weblog edota iparrorratz-kutxa koadernoa: testuak edota egile baten edo hainbat egileren artikuluak kronologikoki bildu eta periodikoki eguneratua dagoen web orria da. Egileak berari egokia iruditzen zaiona uzteko askatasuna du eta hartzaileek iruzkinen bat utz dezakete egilearekin elkarrizketa batean hasiz.








  • 2011/10/11

    IKTekin lantzeko jarduera interesgarria. Internet en el aula - Zikloka Musika eta Arte hezkuntza

    PRIMARTIS

    Ikaslearen konpetentzia digitala garatzen du.

    Lehen hezkuntzako hiru zikloen materiala biltzen du.

    Heziketa artistikoan talde txikietan lantzeko erabilgarria da, beste ikasleek bitartean beste zerbait egiten duten bitartean. Baita ere arbel digitalean erabiltzeko balio du, gainera punteroa barita magiko bat da, eta ikasleek beti jolasteko prest daude.

    Instrumentu eta munduko soinu ezberdinak ezagutzeko. Abesti ezagunenak entzuteko eta, gehienetan, errepikapenez, memoriaz ikasteko.

    Batez ere material ona iruditzen zaigu lehen hezkuntzako ikasleei horrelako aurkezpenak, mugimenduekin etab. asko gustatzen zaizkielako.

    Zer planifikatu daiteke lehen hezkuntzako ikasgeletan IKTak erabiliz?


    Blog bat eraiki eta egunero etxeko lanak bertan kokatzeko
    E-mailaren bidez komunikatzeko
    Skyperen bidez bideokonkerentziak
    Diseinatzeko, eredu geometrikoak sortzeko matematikako geometria hobeto ulertzeko
    Ingurunen klimak esplikatzeko
    Denborazko lerroak egiteko, historiako gertakizun garrantzitsuenak ulertu ditzaten
    Google street kaleetako espazioan ondo kokatzeko - Google maps geografiako klaseetan lurreko leku ezberdinak, berriak, ezagutzeko
    Musikan, irratiaren (Podcasting) bidez musika ezberdinak entzuteko eta desberdintzeko, irratsaio bat hizkuntza ezberdinetan burutu eta bere funtzionamendua jakitea
    Plastikan sormena lantzeko Paint, Gimp,... 
    Mapa kontzeptualak (cmaptools) ikasleek eskemak egiten ikasteko.
    Mekanografia ikasteko jolasen bidez.
    Bideoak ikusteko, pelikulak,... (Megavideo)
    Flicker- en animalien zati ikusteko, marrazkietan eta baita ere errealitatean.
    Soinketako beroketak nola egiten diren ikusteko youtube-en
    Grabatu bideoan eredu ona eta ikusi gelatan, blog batera igo ondoren
    Gizakiaren atal(aparatu, muskuluak, hezurrak,...) ezberdinak barrutik ikusteko
    Ortografia saintzeko korrektore ortografikoarekin, testu prozetzailea zuzenketa bat aurrera erameteko garaian. Autonomoki auto-zuzenketa
    Matematikak landu eredu digitalen bidez
    PDI, arbel digitalaren bidez edozein arbeleko lan egiteko
    Kasu errealean edo denbora ez dugunean Baliabide biltegiak erabiltzen dira