Mostrando entradas con la etiqueta SAKONDU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta SAKONDU. Mostrar todas las entradas
2012/01/13
2011/10/18
Egile tresnak
EGILE TRESNAK
Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu. Baliabide digitalak sortzeko, sarean ibiltzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen dute, saio presentzial nahiz ez presentzialetan erabiltzea ahalbidetzen dutelarik.
EGILE TRESNEN ADIBIDEAK, DESKRIBAPENA ETA DESKARGATZEKO HELBIDEAK
- Hot Potatoes
Hot Potatoes egile tresna, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.
Cuaderniak online edo ordenagailuan instalaturiko programarekin lan egiteko aukera ematen digu. Oso erraz erabil daitekeen errekurtsoa da eta bertan irudiak, bideoak, fondoak eta jarduera ezberdinak sartu ditzakegu.
http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/recursos/tkContent?idContent=12759&textOnly=false&locale=es_ES
- JClic
JClic proiektua, Clic 3.0ren eboluzioa da, 10 urte baino gehiagoko historia izanik, multimedia aplikazio didaktikoak eratzeko tresna da. Bertan prozedurazko aspektu ezberdinak lantzen dira; esaterako, curriculumaren arlo ezberdinak, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzararte.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
-EDILIM
Eduki digitalak sortzeko tresna egokia da eta ondorengo atal hauek ditu: ekintza editorea (EDILIM), irudikatzailea (LIM), eta XML-en dagoen artxibo bat (liburua).
Abantailak:
Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogiko bat da. Sarrera -> galdera -> baliabideak -> erantzuna. Informazio tratamendurako pentsatuak daude.
- Ardora:
Jarduera ezberdinak egiteko baliagarria den aplikazioa da: gurutzegramak, panel grafikoak, etab.
- Atenex - Constructor:
Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko eta ebaluatzeko aukera ematen digu.
- Squeak (egile tresna aurreratua)
Animazioak eta joku errazak egiteko aukera ematen digu.
- Malted:
Hizkuntza lantzeko baliagarria den tresna.
Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu. Baliabide digitalak sortzeko, sarean ibiltzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen dute, saio presentzial nahiz ez presentzialetan erabiltzea ahalbidetzen dutelarik.
EGILE TRESNEN ADIBIDEAK, DESKRIBAPENA ETA DESKARGATZEKO HELBIDEAK
- Hot Potatoes
Hot Potatoes egile tresna, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.
- Cuadernia
Cuadernia eduki digitalak sortzeko tresna baliagarria da. Aplikazio sinple, praktiko eta malgua izanik, unitate interaktiboak sortzea ahalbidetzen digu nahiz eta ezagutza askorik ez izan. Esan beharra dago, Gaztela Mantxako irakasleek abian jarritako tresna dela.Cuaderniak online edo ordenagailuan instalaturiko programarekin lan egiteko aukera ematen digu. Oso erraz erabil daitekeen errekurtsoa da eta bertan irudiak, bideoak, fondoak eta jarduera ezberdinak sartu ditzakegu.
http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/recursos/tkContent?idContent=12759&textOnly=false&locale=es_ES
- JClic
JClic proiektua, Clic 3.0ren eboluzioa da, 10 urte baino gehiagoko historia izanik, multimedia aplikazio didaktikoak eratzeko tresna da. Bertan prozedurazko aspektu ezberdinak lantzen dira; esaterako, curriculumaren arlo ezberdinak, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzararte.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
-EDILIM
Eduki digitalak sortzeko tresna egokia da eta ondorengo atal hauek ditu: ekintza editorea (EDILIM), irudikatzailea (LIM), eta XML-en dagoen artxibo bat (liburua).
Abantailak:
- Ez dago ezer instalatu beharrik.
- Internetetik zuzenean sar zaitezke.
- Sistema operatiboarekiko, hardware-rekiko eta web nabigatzailearekiko independentea da.
- Macromedia Flash teknologia.
- Inguru irekia da, XML formatoa oinarri duelarik.
- Giro ona bermatzen du.
- Erabiltzeko erraztasuna, irakasle eta ikasleentzat.
- Aktibitate atseginak.
- Garapenaren kontrolaren posibilitatea.
- Ariketen ebaluaketa.
- Ordenagailuak ez dira prestatu behar, erraz erabiltzen den baliabidea da.
- PDA, PDI eta ordenagailuekin erabili daiteke.
- Aktibitate sinpleak sortzeko balio du.
Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogiko bat da. Sarrera -> galdera -> baliabideak -> erantzuna. Informazio tratamendurako pentsatuak daude.
- Ardora:
Jarduera ezberdinak egiteko baliagarria den aplikazioa da: gurutzegramak, panel grafikoak, etab.
- Atenex - Constructor:
Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko eta ebaluatzeko aukera ematen digu.
- Squeak (egile tresna aurreratua)
Animazioak eta joku errazak egiteko aukera ematen digu.
- Malted:
Hizkuntza lantzeko baliagarria den tresna.
2011/10/15
Objektu hezitzaileak...
" Baliabide hezitzaile mota"
Lehenbizi, bi irizpideren berri emango dut eta ondoren, irizpide hauetan zentratuz, balore batzuen esanahia argituko[hauen bitartez, baliabide hezitzaile mota espezifikoa edota objektu digitala (ODE) desbriba daitekeelarik].
Erkatzeko analisia (hiztegi originala LOM)
Zeregin honen helburua LOMESentzat garatutako hiztegia eta LOMen hiztegi originalaren artean analizatu eta bermatzea da mailarik onena izan dezan. LOMen balore originalak honakoak lirateke: ariketa, simulazioa, galdeketa, diagrama, irudia, grafikoa, aurkibidea, dispositiba, taula, testu narratiboa, azterketa, esperimentua, arazoen planteamentua, autoebaluazioa, konferentzia.Naranjaz adierazitakoak literalki LOM-ES hiztegian hartzen dira; beltzez daudenak, aldiz, kontzeptu eran kokatzen dira hiztegi horretan.Negritan ez daudenak, LOM-ES hiztegian gaineratzen direla esan nahi du.
Lehenbizi, bi irizpideren berri emango dut eta ondoren, irizpide hauetan zentratuz, balore batzuen esanahia argituko[hauen bitartez, baliabide hezitzaile mota espezifikoa edota objektu digitala (ODE) desbriba daitekeelarik].
- Gehiketa maila: edozein ODEtan arkitektura oinarria berdina dela kontutan harturik, gehiketa modularraren mailaren (1-4) eta baliabide hezitzaile motaren artean erlazio bat egotea arrunta dela dirudi.Erlazio hori dela eta, garapena eta hiztegia mailaren arabera antolatzea pentsatu da.Hiztegiaren antolaketaren barnean bi talde bereizten dira:
1. ODEko tipologia guztiak 1. mailarekin lotzen ditu.
2. ODEko tipologia guztiak 2.edota goreneko maila batekin lotzen ditu.
- Estruktura-funtzionamenduaren zailtasuna: Maila berdinen arteko objektu hezitzaileen artean ezberdintasunak existitzen direla kontuan hartuta, ODEko (gehiketa mailarekin erlazioa duten) bost motako taldea osatzea egokia dela pentsatu dute. Beraien artean estruktura zailtasun eta funtzionalitate didaktikoa agerian izatearen (instrukzio diseinua) arabera ezberdintzen dira. Azkeneko ezaugarri hau gehiketako 2.maila edota gorenekoetan azaltzen da "Eduki didaktikoa" izenarekin ezaguna delarik.
1.mailako gehiketan barne hartzen diren objektuen tipologia
(Estruktura-funtzionamenduaren zailtasunaren irizpideari jarraituz, maila honetan objektu digital hezitzaileen 4 talde sartzen dira).
-ERDIA: gehiketaren 1. mailarentzako objektu digitalen aurre sailkapen batetik abiatuz, guztia "erdia" edota "erdi integratua" bezalakoetan sailkatzen saiatzen da. Sailkapen honetatik balore adierazle eta baztertzaile batzuk hautatzen dira (helburua balore horiek hiztegi honen abiapuntua izatea delarik). 1.mailako gehiketaren objektu digitalentzat "Erdia" taldean sartuta daudenak, honakoa da bere hiztegi ordenatua: irudia, ilustrazioa, bideoa, animazioa, musika, soinu efektua, esaldia, norberak landutako audioa, testu narratiboa, hipertestua, grafismoa eta erdi integratua.
-INFORMATIKA APLIKAZIOA ETA ZERBITZUA: erabiltzaileek irakaskuntza-ikaskuntzan lagungarria izateko erabiltzen dute. Beste taldeak bezala, ez dute funtzio didaktiko bat, baina beste taldekoak baino gorago kokatuko lirateke. Nahitaezkoa da zerbitzu eta erreminten arteko ezberdintasuna agerian jartzea.
Erreminta edozein erabiltzaileei prozesu edota zeregin batzuk egitea ahalbidetzen edota errazten laguntzen dien hutsezko aplikazioa da eta jabetzaren eskubide batzuei lotua dago (lizentzia jabegoa, lizentzia askea GPLa, lizentzia bikoitz askea GPL eta EUPL, domeinu publikoa...). Zerbitzuak, aldiz, administrazio edota organizazioaren beharrak asetzeko helburuarekin, ongi integratuta eta egokituta dauden erreminta eta giza errekurtsoen multzoa da.
Egun, erreminta eta zerbitzu askok hiztegiaren hainbat baloreei erreferentzia egiten die:
- "Microsoft Office Word": erreminta gisa kontsideratuko litzateke, baina mota hauen barruan -> sormen/ edizio multimedia erreminta, sormen/ web edizio erreminta, erreminta ofimatikoa, programazio erreminta, prozesuak/ prozedurak egiten laguntzeko erreminta (ortografia zuzentzailea).
- "Atenex" zerbitzua: azkeneko erabiltzailearen ikuspegitik, zerbitzuan kokatuko litzateke, baina hauen barnean: sormen/ edizio multimedia zerbitzua, sormen/edizio web zerbitzua, informazioaren/ezagutzaren analisia/antolakuntza zerbitzua, prozesuak/prozesurak egiten laguntzeko zerbitzua, lankidetza ikaskuntza/lan indibiduala-kooperatiboa kudeatzeko zerbitzua.
2.edota goreneko mailan barne hartzen diren objektuen tipologia (ikaskuntza metodo eta ikaskuntza jardueren arteko erlazioa).
- EDUKI DIDAKTIKOA (hainbat ikaskuntza metodo edo ikaskuntza metodo bakarra eduki dezake).Aukeratutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitiboak edota indartu beharreko jarduerak baldintzatzen ditu. Horrek, erabili beharreko jarduera mota, metodo eta ebaluatzeko tresnarik egokiena definitzea ahalbidetzen du. Hona hemen metodo didaktiko eta jardueren adibidetariko batzuk: tradizionala -> klase magistralak, eztabaidatzeko ariketak, testu-irudien iruzkina... honen aurrean ikuspegi berritzailea esperientzietan, norbere ekintzetan, ikuspegi konstruktibista eta aktibo batean oinarritzen da. Arazoetan oinarritua. Proiektuetan oinarritua.
Joku hezitzaileak: ikaskuntza jarduera jolas erara antolatutako duen objektu digitala da, prozedurak, konpetentziak eta jarrerak barneratzeko helbuarekin, nahiz eta edukiak ere barnera daitezkeen. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatuak daude joku hezitzaileak.
Webquest: jarduera eta ikaskuntza bilaketetara bideratutako metodologian oinarritzen den objektu digitala da honakoa. Ia erabilitako baliabide gehienak saretik eratortzen dira.
Objektu hau ere arazoetan zentratutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.
Objektu hau ere arazoetan zentratutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.
Esperimentua: ikaskuntza jarduera era honetara antolatua du: ikasleak gertakari batekin erlazionatutako hipotesi bat edo gehiago baieztatu behar ditu zenbait aldagaien (hipotesien ondorioa direnak) manipulazioaren bitartez. Hauetan planteatutako arazoa itxia izaten da (ebazpen soilarekin) eta honen testuingurua errealitatetik at aurkitzen da (testuinguruan barne hartzen diren aldagaien kontrol absulutua du objektu honek).
Objektu mota hau ekintza simulatuan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.
Objektu mota hau ekintza simulatuan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.
Zeregin honen helburua LOMESentzat garatutako hiztegia eta LOMen hiztegi originalaren artean analizatu eta bermatzea da mailarik onena izan dezan. LOMen balore originalak honakoak lirateke: ariketa, simulazioa, galdeketa, diagrama, irudia, grafikoa, aurkibidea, dispositiba, taula, testu narratiboa, azterketa, esperimentua, arazoen planteamentua, autoebaluazioa, konferentzia.Naranjaz adierazitakoak literalki LOM-ES hiztegian hartzen dira; beltzez daudenak, aldiz, kontzeptu eran kokatzen dira hiztegi horretan.Negritan ez daudenak, LOM-ES hiztegian gaineratzen direla esan nahi du.
Informazioa eta/edo ezagutza adierazteko sistemak
Sakontzeko definizioak:
Sakontzeko definizioak:
Datu baseak: testuinguru berdinean kokatutako datu ezberdinen multzoa. Geroago testuinguru ezberdinetan erabiltzeko helburuarekin, aplikazio informatiko bati esker era automatiko batean antolatzen dira.
Mapa kontzeptualak: asoziazioan, elkarreraginean, bazterketan, deskribapenean eta adibide eta/edo prozesuen adibideak ahalmen bisual handi batekin ematean datza (egileak duen ezagutzarekin lotuz).
Nabigazio mapa: objektu digital baten nabigazio estruktura adierazi eta informazio, jarduera ebaluaketaren etab.-en erlazioak zehazten dituen adierazpen eskematikoa da.
Tutorial: informazio eta ezagutzaren adierazpen eskematiko eta antolatua da. Bere helburua ikasleari diziplina zientifiko-profesional bati buruzko prozesu eta/edo prozedurei buruz gidatzea da.
Gaikako WEB/ ataria: sare informatiko batean zintzilikatutako dokumentuak dira, bertara lotura hiperbitartekarien bitartez irits daiteke. Gai zehatz batean espezializatua edota hezitzaileen atarien kasuan, hezkuntzako zentru batean edota probintzi bateko sistema hezitzaile guztian erreferentziatua egon daitekeena.
Weblog edota iparrorratz-kutxa koadernoa: testuak edota egile baten edo hainbat egileren artikuluak kronologikoki bildu eta periodikoki eguneratua dagoen web orria da. Egileak berari egokia iruditzen zaiona uzteko askatasuna du eta hartzaileek iruzkinen bat utz dezakete egilearekin elkarrizketa batean hasiz.
2011/10/11
IKTekin lantzeko jarduera interesgarria. Internet en el aula - Zikloka Musika eta Arte hezkuntza
PRIMARTIS
Lehen hezkuntzako hiru zikloen materiala biltzen du.
Heziketa artistikoan talde txikietan lantzeko erabilgarria da, beste ikasleek bitartean beste zerbait egiten duten bitartean. Baita ere arbel digitalean erabiltzeko balio du, gainera punteroa barita magiko bat da, eta ikasleek beti jolasteko prest daude.
Instrumentu eta munduko soinu ezberdinak ezagutzeko. Abesti ezagunenak entzuteko eta, gehienetan, errepikapenez, memoriaz ikasteko.
Batez ere material ona iruditzen zaigu lehen hezkuntzako ikasleei horrelako aurkezpenak, mugimenduekin etab. asko gustatzen zaizkielako.
2011/10/05
Web 2.0 zerbitzuak: "Mapen aplikazioak"
Zertan
datza?
Interneteko aplikazio batzuk dira non munduko
mapa ikusi dezakezu eta zu momentu horretan zauden lekuaren posizioa eta abar
ikusi ditzakezu. Adibidez GPS sistema baldin badugu gure mugikorrean gure
posizioa topatu dezakegu edozein momentutan eta joan behar garen lekuaren helbidea
sartuz bertara iristeko bidea bilatu pantailaratu dezakezu. Horrez gain
aplikazio batzuk sortu dira zu zauden lekuan ze jatetxe, taberna, zerbitzu,
geltoki...-ren kokalekua ikus dezakezu eta ibilbide bat programatu bertara
iristeko. Internet aplikazio hauek arakatuz edozein helbide topa dezakegu eta
GPS-arekin bezala ibilbide bat programatu dezakegu eta pantailan ikusi
pausuz pauso detaile guztiekin. Gainera etiketak ipini ditzakegu guk
interesgarri ikusten ditugun lekuak edo herriak eta baita ondo bazkaldu dugun
jatetxearena ere.
Zertarako
balio dezakete hezkuntza munduan?
- Hezkuntza munduan era hauetara aplika daiteke:
- Mundua hobeto ezagutzeko
- Egingo ditugun irteeraldiak aurreikusteko
- Herri, probintziak eta estatuak ezagutzeko
- Hizkuntza aniztasuna, populazioa eta klimen banaketa munduan zehar ikusteko
- Eguraldia zein izango den ikusteko
- Kaletik paseatzeko, auzoak ezagutzeko, etab. aukera ematen du (Google maps-eko street ikuspegia) > azalpen txiki bat, nola iritsi?
Ze
plataformak daude gaur egun?
- Google earth/maps
- Michelin zerbitzua
- Repsol gida
- http://www.cuervoblanco.com/atlas_mapas.html
.
2011/10/04
2011/10/01
Web 2.0
Oso ondo dakigunez internet komunikazioa jorratzen den
gune bat da eta informazio ugari mugitzen da. Komunikazioa bere baitan bi
norabide mota izan ditzake: norabide bakarrekoa eta bi norabidekoa. Norabide
bakarreko komunikazioan igorle batek hartzaile bati informazioa ematen dio eta
hartzaileak jaso egiten du ezer ere ez egin ezin duelarik. Hau gertatzen zen
zen orain dela gutxirarte, hau da, orain arte interneten erabiltzaile batek
informazioa bila zezakeen baina ezin zuen berak nahi zituen aladaketak egin
edota konpartitu beste erabiltzaile batzuekin. Hau zen Web 1.0ren
funtzionamendua, baina gaur egunera ondo egokitzen zen sistema bat bilatu behar
zen, erabiltzaileen beharretara egokitua alegia. Honela Web 2.0-ren ideia sortu
zen eta martxan hasi zen. Sistema berri honekin zerbitzu asko ipini ziren
erabiltzaileen eskura eta honek asko lagundu izan du interneten erabilpenaren
zabalkuntzan. Alde batetik jendea geihago inplikatu du internet ibiltzera
komunikazio bide bezala eta asko ere interakzio geihago lortu da. Jada
edozeinek munduko edozein lekutan lan egin dezake bere bulegoan bezala eta hau
aurrenetariko erabilpena bat da, hezkuntzan ikusten ari garenez oraindik asko
jorratzen ari den gai bat da baina martxan ipinita dauden programen emaitzak,
asko motibatzen ari da gizartea eta batez ere irakaskuntzan honela sistemak
ipintzeko.
2011/09/30
Web 2.0 eta Hezkuntza
Informaziozko gizartea osatzen duten sareen multzoak, teknologiak eta sistemek sarean bere ekintzaren oinarria dute.
Sarea eboluzio konstantean dihardu. Orain dela gutxian, sarea web 1.0 oinarritzen zen: erabiltzailea guztiz pasiboa zen eta ezin zuen ezer aldatu (ikusle sola zen). Gaur egun, aldiz, web 2.0 munduan murgilduak gaude: erabiltzaileak erlazionartzen dira, beren bideoak, irudiak, iruzkinak... konpartituz, parte-hartzaile aktiboak sentituz.
Web 1.0 -> Web 2.0 (hezkuntza mailan aukera asko ematen dizkigu).
Aldaketa:
Informaziozko sarea... pertsonen sarea.
Sozial eta teknologien arteko elkarreragin esparrua.
Sarearen aplikazioak edukiak+informazioa+komunikazioa bere gain.
Sare sozialek parte-hartzea, hitz egin eta elkarreragitea bultzatzen dute.
Indibidualki = ezagutza elkarbanatua. Pertsona gehiago elkarbanatzen = zerbitzuen erabilpen handiagoa.
Erremintak:
CMSak edo edukien kudeaketa sistemak edozeinek sarean edukiak argitaratzeko beharrezko euskarria ematen dute, inongo zailtasunik gabe (blog-ak, wikiak...). Edukia diseinutik banantzen da erabiltzaileek edukietan gehiago kontzentra daitezen.
Informazioaren sarbidea:
Informaziora azkar eta era sinple batean iristea (RSS-ren bitartez) sarearen informazio fluxuaren beste ezaugarrietako bat da.
Munduan etiketatzea:
Folcsonomía edo etiketatze soziala: edukia kategorietan bana daiteke etiketak edo tags erabilita. Horrela, informaziora azkarrago eta era erraz batean irits daiteke. Etiketatze kolaboratiboa ere izan daiteke (honen adibidea Wikipedia delarik).
Sareko zerbitzuak:
Zerbitzu batzuk sortzaileei onurak -> erabiltzaileek dohan (argazkiak edota bideoak, aurkezpen multimediak, erreminta ofimatikoak... konpartituz).
Formatuak:
Wikia: era kolektibo eta horizontalean eraikitzen den leku birtuala da. Nabigatzailetik (denbora errealean) egileek wikian editatu, argitaratu, aldatu eta bere ezagutza eraiki ahal dezakete.
Hezkuntza 2.0:
Imigrante digitalek -> informazioaren gizartearen gaitasunak garatzen lagundu behar diete natibo digitalei.
Erronka: informazioa bilatu + bildu + prozesatzeko + aldatzeko gaitasunak garatu behar dira.
Multimedia elementuak:
Hauen kasuan, milaka aukera daude: irudien kudeaketa eta gordelekuan Flickr nagusitzen da, bideoaren kasuan, Youtube buru delarik. (beste web edota blogetan bideoak txertatzeko aukera ematen du).
Web kamera baten bitartez, bideoblog edo bideoaren kanal pertsonalen hedapenean sar gaitezke, tb 2.0 berrian parte hartuz.
Eskolako aldizkari digital bat martxan jartzeko onena blog bat abian jartzea litzateke gainerako pertsonekin hitz egiteko, beste arrazoi askoren artean.
Amaitzeko esan, sare web 2.0ak aukera ugari ematen dizkigula hezkuntza munduan aplikatzeko. Ezagutzea, elkarbanatzea, sortzea, parte-hartzea eta erlazionatzea hezkuntzaren helburu garrantzitsuak dira. Beraz, ez ditugu ahaztu behar (erreminta eta euskarri gisa erabili behar ditugu).
2011/09/21
2. Informazio bilketa (SAKONDU)
Irakasleek eduki behar duten prestakuntza teknologikoari eta hori gelan martxan jartzeko jakin behar dituzten argibideei buruzko hainbat testu landu ditugu. Hona hemen horietariko baten sintesia:
"La competencia digital e informacional en la escuela"
Gizartea era azkar batez aldatzen ari da. Orain dela hogei urteko eskola testuingurua ezin da gaurkoarekin alderatu: beraien arteko ezberdintasun nagusia IKTak dira.
Gaur egungo gazteentzat teknologia digitalak beraien bizitzen barne daude, hauekin "jaiotzen" baitira. Horrez gain, aurreko belaunaldiko gazteengandik ezberdintzen dituen ezaugarri bat ere badira teknologia berri hauek.
Informazioaren konpetentzia eta konpetentzia digitalaren garapena
Gaur egungo kultura multimodala da, hau da, kultura euskarri ezberdinen (papera, pantaila) bitartez adierazi, ekoiztu eta banatzen da hainbat teknologia oinarri harturik (telebista, ordenagailua...) eta formatu eta ikus-entzunezko mintzaira ezberdinak erabiliz (testu idatzia, taulak...).
Hiru alfabetizazio mota daude:
- Ikus-entzunezko alfabetizazioa: alfabetizazio honen bitartez, ikaslea ikus-entzunezko testuak analizatu eta ekoizteko gai izango da. Gainera, kritikotasuna landuko du aparatu teknologikoetan azaldutako irudiekin.
- Alfabetizazio teknologikoa edota digitala: aparatu digital bat erabiltzean, ikasleak beren informatika erabilpen gaitasuna garatzeari deritzo alfabetizazio teknologikoa.
- Informazioaren alfabetizazioa: Datu base digitaletan zabalduriko iturri bibliografiko berrietara iristearen zailtasunetik eratu zen alfabetizazio mota hau. Momentuan dugun helburutik abiatuta, informazioa bilatzen jakitea, aukeratzea, analizatzea eta berreraikitzea izango litzateke.
Beraz, multialfabetizazioa aurreko alfabetizazioak uztartzean lortzen da, ikasleak egungo kulturaren mintzaira eta baliabideak erabiltzeko prestatuz.
Prozesu formatiboen funtsa ikasten ikastea da, hau da, ikasleek gaitasun horiek era indibidual batez erabiltzea bizitzan zehar.Izan ere, IKTen bitartez ikasleek independente bihurtzen dira, inguratzen duten errealitatea ezagutzen eta horretaz pentsatzen dute eta azkenik, beren pentsamenduekin aurreko guztia kontuan hartuz jarduten dute.
Prozesu formatiboen funtsa ikasten ikastea da, hau da, ikasleek gaitasun horiek era indibidual batez erabiltzea bizitzan zehar.Izan ere, IKTen bitartez ikasleek independente bihurtzen dira, inguratzen duten errealitatea ezagutzen eta horretaz pentsatzen dute eta azkenik, beren pentsamenduekin aurreko guztia kontuan hartuz jarduten dute.
Lau alderdi edo dimentsio formatibo daude:
- Dimentsio instrumentala: baliabide teknologiko ezberdinen hardware eta softwarea erabiltzen jakitea.
- Dimentsio konginitboa: informazio eta komunikazioaren gaitasunak garatzea (datuak bilatu, aukera, ezegokia dena baztertu...).
- Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiaren aurrean arrazoizko ekintzak garatzea eta komunikazioan ekintza positiboa. Elkarrrekin lan egitea, errespetua eta enpatia bezalako baloreak lantzen dira.
- Dimentsio axiologikoa: informazioaren analisi kritikorako irizpideak bereganatu eta teknologia eta komunikazioren erabilpenerako balore etikoak.
Eskolaren erronka hauxe da: ikasleak informazioaren trataeran pertsona konpetente bihurtu eta forma kultural ezberdinekin prestatu.
Informatzen ikasteko, adierazteko eta komunikatzeko gaitasunak
IKTek ikaskuntza zeregin ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute. Tresna digitalekin lan egiten dugunean, irakasleen rola eta irakaskuntzaren egoera aldatu egiten da ikastean norberak erritmo edota sekuentzia berdina ez baitarama.Horretarako, irakasleak metodologia malgu bat eta arreta pertsonalizatua eraman behar ditu aurrera.
Internet, hezkuntzaren konstruktibismoa eta berrikuntza: irakasleen profil berria eta beren erronkak
~ Ikasleek informazio gehiegi dute.
Informazioaren kantitatea gehiegizkoa da, baina informazio gehiegi izateak ez du esan nahi ezagutza gehiago izatea. Alderantziz.
Irakasleen zeregina informazio ugari horri itxura ematen laguntzean datza (aukeratu, azaleko informazioa baztertu, testuan dagoena norberaren hitzekin jarri...) ikasleek ezagutza ulerkor eta esanahia duenera aldatzeko.
~ Irakasleak bere autonomia galtzen ari direla eta ikasleek helduek baino hobeto maneiatzen dutela teknologia konturatu behar dira.
Teknologien bitartez, ikasleak beren ezagutza kontrasta dezakete denbora labur batean. Tituluan azaltzen diren kontzeptuak erlazionatuta daude, irakasleak autonomia galtzen ari dira ikasleek teknologian domeinu gehiago baitutelako. Ideia honekin elkarlanean aritu behar da gelan.
~ IKTekin egiten diren jardueren antolatzaile eta gainbegiralea izango da irakaslea.
IKTekin era konstruktibista batean ordenagailuekin lan egitean, irakasleen planifikazioa eskatzen du helburuei, edukiei eta jarduerei dagokienean.
Lan proiektuak edota arazoen ebazpenak bezalako jardunak eginez erabiltzen da Internet (WebQuest, esaterako).
~ Era konstruktibista batez ordenagailuan irakasteak klasearen kudeaketan zailtasunak dakartza.
Suposa dezagun ikasle bakoitza bere ordenagailuan dagoela, metodologia horrek estresa zor liezaioke irakasleari.
IKTak ebazpen erraz bat baino gehiago erronka bat adierazten dute, jendeak aurkakoa pentsatzen duen arren.
~ Esperientzia indibidualen aurrean, elkarlaneko ikaskuntza prozesuak bultzatu nahi dira.
Sare digitalen ezaugarri bereizgarrietako bat denboran eta espazioan informazioa aldatzearen gaitasuna da eta horren ondorioz, pertsona ugarirekin komunika gaitezke.
Hezkuntza eredu berritzailerantz
Hainbat ikerketetan frogatu denez, IKTak ez dute eman espero zen fruitua. Izan ere, hauen erabilerak ez du suposatzen %100ean berrikuntza. Kasu batzuetan, gelan IKTak prozesu tradizionalekin bat egiten dute (irakasleek ez dute ezer aldatzen beraien metodologian aparatu teknologikoak gelan barneratzen direnean).
Gainera, aipatu beharra dago IKTekin egiten diren planifikazioak ez direla bat-batekoak; ondo pentsatuak, baizik.
Amaitzeko esan, ikasleek gaur egungo gizartearen baliabide guztiak erabiltzen jakin eta jarduerak burutu behar dituztela (eskola multimodala da).
Bukatzeko bakarrik aipatu teknologia bera ez dela helburua, baizik eta oso tresna ona, eta erabiltzen jakin behar da, beraz, nola erabiltzen dugun izango da koska, adibidez, ikasteko erabili izan diren bideojokoak daude.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"Natibo digitalak Vs. Imigrante digitalak"
XXI. mendeko lehenengo hamarkadan teknologia digitalek hezkuntzari buelta oso bat eman diote eta ikasleak asko aldatau dira azken urteotan. Nahiz eta oraindik askori kostatu egiten zaien IKTekin jardutea, esan dezakegu gaur egungo unibertsitateko ikasleak natibo digitalak direla. Gaurko ikasleek informazioa tratatzeko eredu berriak sortu dituzte eta behar bada burmuin eredu berriak ere bai. Imigrante digitalak teknologia berrietara moldatzeko gaitasuna erakusten dutenak dira. Hauentzako hizkuntza berri bat ikastea bezala izaten da, eta hizkuntza birziklatugabe batetik datorrena, daukan “azentoa” perfekzionatuz joan beharko da. “Azento” hauek akats txikiak izaten dira IKTekin lan egiterakoan, hala ere umeretsu hartu behar da, hobetzeko, hori bai.
Natibo digitalak:
- Prozesu paraleloak gogoko dituzte
- Betebehar ezberdinetan aldi berean egotea gogoko dute
- Sareetan hobeto moldatzen dira
- Nahiago dute jolastu serio lan egin baino
- Jasanezina iruditzen zaie metodologia tradizionala
Imigrante digitalak:
- Onartzen dutenak ez dakitela jerga digital berria eta beraien ikasleak erabiltzen dituztenak ikasteko eta integratzeko
- Beste batzuk ordea: “…ze ona zen gure ikasteko modua!…”
- Beraien metodologia eta ezagutza bera birziklatu behar dituztenak
Bukatzeko bakarrik aipatu teknologia bera ez dela helburua, baizik eta oso tresna ona, eta erabiltzen jakin behar da, beraz, nola erabiltzen dugun izango da koska, adibidez, ikasteko erabili izan diren bideojokoak daude.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"On-line errekurtso didaktikoak" -> Eskola 2.0
GARRANTZITSUA: Eskola 2.0 aurrera eramateko, zenbait baliabide eta material daude, hainbat konpetentzi eta tresnen bitartez, irakasleek multialfabetizazioa gara dezaten.
Dakigunez, eskola magistrozentrismoan oinarritzen zen eredua garatzetik, paidozentrismoa burutzera pasa da. Horretarako, ikaslea aktiboa izan eta beste ikasleekin batera lanean egon behar du ikaskuntza sozial eta dialogikoak landuz.
Ezaugarri horiek lantzeko gaur eguneko ikaskuntzan IKTak barneratu dira eta hauek era egoki batean erabiltzeko hainbat mailetatik igora behar dute bai irakasleek baita ikasleek ere.
p Maila arruntenean klaseen planifikaziorako estandar programak eta klase magistraletarako errekurtso multimediak aurkitzen dira.
p Ikasleen ekoizpenetarako objektu hezitzaileak (ODEak) eta elkarlanerako sekuentzia didaktikoak edota hainbat proiektu sartzen dira erdiko mailan.
p Maila aurreratuenean, aldiz, sare lokal eta globalaren elkarlanerako sekuentzia didaktikoak eta sekuentzia didaktikoen sormena barneratzen dira.
Horiek lantzerakoan, irakasleek bere lanbidean kudeaketa eta garapena jasango dute bai eta Hiritartasun Digital aspektua barneratu ere. Ikasleei dagokienean, jariakortasun teknologikoa, “Life Long Learning” eta Hiritartasun Digitala bere egingo dute.
Irakasleek baliabide arruntetatik, Interneteko lekuetatik, CD-ROM edota beste euskarrietan dagoen material multimedietatik, Objektu Digital Hezitzaileetatik, sekuentzia didaktikoei dagokien objektu digital hezitzaileetatik, ikaskuntza inguru birtualetaik… -etik eskura dezakete informazioa.
Ikasleen ingurua + esperientzia erreala = ikaskuntza aktiboa izan + ikerketak egitea.
PRESTAKUNTZA+ METODOLOGIA+ IKTen EDUKIAK-> IKTen KONPETENTZIAK-> TEKNOLOGIAREN INFRAESTUKTURA = Ikaslearen gertuko ingurunea + esperientzia erreala + hainbat baliabide eta material hezitzaile, konparaziozko eta digitalak.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
“Los ordenadores provocadores de emociones”:
Ordenagailuak gure
eguneroko bizitzan aurkitzen ditugu eta jada beraiekin elkarbizitzen ikasi
dugu baina oraindik badaude zenbait pertsona elkarbizitza honen oreka bilatzen
dutenak. Ia edozein funtzio egin dezakegu ordenagailu batekin eta
ezjakintasunaz gain beste sentimendu batzuk sentiarazten ditu teknologia
berrien erabilpenak. Emozio hauek onak edo txarrak izan daitezke norbanakoan
eta modu berean ezberdinak. Alde batetik Teknofobikoa aurkitzen dugu, teknologia
berri auetara egokitzeko arazoak izaten ditu ta arazo hauei aurre egiteak
beregan ezjakintasuna sortarazten du
teknologiei beldurra izatera bultzatzen duena. Beste aldetik Teknofilikoa dugu
eta hau aurrekoarekin alderatuz esan dezakegu teknologia maite duena eta
berarekin ondo konpontzen dena dela. Irakasle asko gaur egun teknofobikoak dira
eta beldur honek pentsamendu negatiboak sortarazten ditu beraiengan.
Pentsamendu hauek
aldaketarako erresistentzia ekartzen dute eta arrazoi nagusi bezela jakindura
falta eta hauek ikasteko behar duten denbora falta dira. Baina horrez gain
teknologien erabilpenaren eraginkortasuna ez dago frogatua ikaskuntzan zeren
orain urte gutxi batzuk ateratzen ari diren gauzak dira eta garatzeko denbora
behar da. Hala ere demostratuta dago entrenamendu pixkatekin pentsakera hauek
hobetu egiten direla baina bestaldetik antsaietatea sor dezake eta irakasle
askoren teknologia hauek ez erabiltzearen arrazoi nagusiena segurtasun falta
da. Aipatu beharra dago irakasleen formakuntzan eremu honetan dagoen egoera oso
larria da zeren errekurtsoak falta dira kasu gehienetan eta ezer gutxi egiten
da hau aldatzeko. Kurtso hauetaz gain ikasteko beste metodo bat ikasleekin
batera da zeren hauen erabilpen maila kasu batzuetan irakaslearena baino gehiago
dira eta irakasleak aprobetxatu dezake beraiengandik ikasteko eta informazio
trukea egiteko, honela gu ez gara transmititzen ari garen bakarrak. Beste
beldur handienetako bat ordenagailua irakaslearen ordezakaria bezala
ipintzearena baina esan dezakegu irakasle baten benetako papera ez da sekula
aldatuko ordenagailu batengatik, pertsona baten eskua, sentimendu eta emozioen
transmisioa konpara ezina da. Joko eta aplikazio ugari daude teknologia hauek
erabiltzen ikasteko. Ikasleek eguneroko jolasetan dituzte hauek: gameboy,
bideojokoak, ps2... Teknologia hauei erreparatzen badiegu maskulinitate puntu
bat aurkitu dezakegu eta esan dezakegu agian eremu horretan bai teknologien
aplikazioak eta abar eraldatu behar direla homogenitate batera iristeko. Honez
gain beste arazo bat dago, komunikazioko modelo soziala azpimarratzen dute eta
sare sozialek indarra hartzen dute eta honek komunikatzeko eta elkarrekin
aritzeko moduak eraldatzen ditu erabat.
Amaitzeko esan dezakegu
desberdintasun sozialak teknologian nabaritzen direla zeren dakigunez etxe
danetan ez dago teknologia maila berdina eta honek ere teknologia hauetara
bidea irekitzea baldintzatzen dute.
2011/09/15
Teknofilia - Teknofobia Natibo digitala - Emigrante digitala
Teknofilia
- Teknologia digitalak gure barnean sortzen duen amodioa.
Teknofobia
- Teknologia digitalak gure barnean sortzen duen gorrotoa/beldurra.
Natibo digitala
- Bizitza guztian zehar teknologia digitalarekin elkarbizitzen den gizabanakoa.
Emigrante digitala
- Teknologia digitaletara moldatu behar izan den gizabanakoa.
- Teknologia digitalak gure barnean sortzen duen amodioa.
Teknofobia
- Teknologia digitalak gure barnean sortzen duen gorrotoa/beldurra.
Natibo digitala
- Bizitza guztian zehar teknologia digitalarekin elkarbizitzen den gizabanakoa.
Emigrante digitala
- Teknologia digitaletara moldatu behar izan den gizabanakoa.
Multiafabetizazioa
“Gaur
egun jasotzen dugun informazio guztia gure zentzumenetatik antzematen dugu,
gizarteak komunikazioa digitalekin funtzionatzen baitu. Beraz, informazio guzti
hori modu digitalen egon behar da eta honekin batera informazioa hau
prozesatzeko eta eraldatzeko erreminta jakin batzuk erabiltzen jakin behar
ditugu. Horrez gain gaur egungo baliabideak erabiliz, esku artean dugun
informazioa eraldatu zein konpartitu dezakegu, batez ere informazio berriak eta
osatuagoak eraikitzeko.”
Ikusentzunezko alfabetizazioa:
- Ezagutzaren Gizartea:
- Konpetentzia digitala:
- Proiektuak:
Alfabetizazio teknologikoa (erabilpena):
- PDI:
- Web 2.0:
- Lankidetza (ikastetxeen artean, ...):
- Konpetentzia digitala:
- IKT-ak eta emozioak:
- IKT-ak eta jakintza arloak:
- Proiektuak:
Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu,...):
- Informazioaren eraldaketa (Ofimatika, ...):
- IKT-ak eta emozioak:
- IKT-ak eta jakintza arloak:
- Konpetentzia digitala:
- Proiektuak:
2011/09/13
Garatu beharreko elementuen zerrenda:
:
Gaur egun jasotzen dugun informazio guztia gure
zentzumenetatik antzematen dugu, gizarteak komunikazioa digitalekin
funtzionatzen baitu. Beraz, informazio guzti hori modu digitalen egon
behar da eta honekin batera informazioa hau prozesatzeko eta eraldatzeko
erreminta jakin batzuk erabiltzen jakin behar ditugu. Horrez gain gaur
egungo baliabideak erabiliz, esku artean dugun informazioa eraldatu zein
konpartitu dezakegu, batez ere informazio berriak eta osatuagoak
eraikitzeko.
Multialfabetismoa - Alfabetizazioa: Gero eta hizkuntza (komunikatzeko era) berri gehiago sortzen dira batez ere informatika arloan, digital esparruan hobeto esanda. Hauek ulertu behar ditugu eta baita ere etorriko diren ondorengo guztiak; alfabetizazioa idazten eta irakurtzen irakastea bazen ere, gaur egun erabili behar ditugun alfabetoak zeharo aldatu dira eta aldatuz joango dira.
Ezagutzaren Gizartea: Informazioaren gizartea deritzon honetan,
gure ingurumena elementu digitalez osatuta dago eta hauek erabiltzen
jakin behar dugu, informazioa jasotzeko, hura gure testuingurura
eraldatzeko eta ondoren etorkizuneko gizabanakoei irakasteko, teknologia
berriak ez ditugu helburu bezala ikusi behar, tresna on bat bezala
baizik.
Konpetentzia digitala: Erreminta digitalak erabiltzen jakin behar da, batez ere izango ditugun ikasleak mundu digital batean jaio direlako.
Proiektuak:
MULTIAFABETIZAZIOA
Ikusentzunezko alfabetizazioa:
- Ezagutzaren Gizartea:
- Konpetentzia digitala:
- Proiektuak:
Alfabetizazio teknologikoa (erabilpena):
- PDI:
- Web 2.0:
- Lankidetza (ikastetxeen artean, ...):
- Konpetentzia digitala:
- IKT-ak eta emozioak:
- IKT-ak eta jakintza arloak:
- Proiektuak:
Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu,...):
- Informazioaren eraldaketa (Ofimatika, ...):
- IKT-ak eta emozioak:
- IKT-ak eta jakintza arloak:
- Konpetentzia digitala:
- Proiektuak:
:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



