Mostrando entradas con la etiqueta ANALIZATU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ANALIZATU. Mostrar todas las entradas

2011/10/15

Objektu hezitzaileak...

" Baliabide hezitzaile mota"

Lehenbizi, bi irizpideren berri emango dut eta ondoren, irizpide hauetan zentratuz, balore batzuen esanahia argituko[hauen bitartez, baliabide hezitzaile mota espezifikoa edota objektu digitala (ODE) desbriba daitekeelarik].

  • Gehiketa maila: edozein ODEtan arkitektura oinarria berdina dela kontutan harturik, gehiketa modularraren mailaren (1-4) eta baliabide hezitzaile motaren artean erlazio bat egotea arrunta dela dirudi.Erlazio hori dela eta, garapena eta hiztegia mailaren arabera antolatzea pentsatu da.Hiztegiaren antolaketaren barnean bi talde bereizten dira:
                       1. ODEko tipologia guztiak 1. mailarekin lotzen ditu.
                       2. ODEko tipologia guztiak 2.edota goreneko maila batekin lotzen ditu.
  • Estruktura-funtzionamenduaren zailtasuna: Maila berdinen arteko objektu hezitzaileen artean ezberdintasunak existitzen direla kontuan hartuta, ODEko (gehiketa mailarekin erlazioa duten) bost motako taldea osatzea egokia dela pentsatu dute. Beraien artean estruktura zailtasun eta funtzionalitate didaktikoa agerian izatearen (instrukzio diseinua) arabera ezberdintzen dira. Azkeneko ezaugarri hau gehiketako 2.maila edota gorenekoetan azaltzen da "Eduki didaktikoa" izenarekin ezaguna delarik.
1.mailako gehiketan barne hartzen diren objektuen tipologia
(Estruktura-funtzionamenduaren zailtasunaren irizpideari jarraituz, maila honetan objektu digital hezitzaileen 4 talde sartzen dira).
-ERDIA: gehiketaren 1. mailarentzako objektu digitalen aurre sailkapen batetik abiatuz, guztia "erdia" edota "erdi integratua" bezalakoetan sailkatzen saiatzen da. Sailkapen honetatik balore adierazle eta baztertzaile batzuk hautatzen dira (helburua balore horiek hiztegi honen abiapuntua izatea delarik). 1.mailako gehiketaren objektu digitalentzat "Erdia" taldean sartuta daudenak, honakoa da bere hiztegi ordenatua: irudia, ilustrazioa, bideoa, animazioa, musika, soinu efektua, esaldia, norberak landutako audioa, testu narratiboa, hipertestua, grafismoa eta erdi integratua.
-INFORMATIKA APLIKAZIOA ETA ZERBITZUA: erabiltzaileek irakaskuntza-ikaskuntzan lagungarria izateko erabiltzen dute. Beste taldeak bezala, ez dute funtzio didaktiko bat, baina beste taldekoak baino gorago kokatuko lirateke. Nahitaezkoa da zerbitzu eta erreminten arteko ezberdintasuna agerian jartzea.
      Erreminta edozein erabiltzaileei prozesu edota zeregin batzuk egitea ahalbidetzen edota errazten laguntzen dien hutsezko aplikazioa da eta jabetzaren eskubide batzuei lotua dago (lizentzia jabegoa, lizentzia askea GPLa, lizentzia bikoitz askea GPL eta EUPL, domeinu publikoa...). Zerbitzuak, aldiz, administrazio edota organizazioaren beharrak asetzeko helburuarekin, ongi integratuta eta egokituta dauden erreminta eta giza errekurtsoen multzoa da.
Egun, erreminta eta zerbitzu askok hiztegiaren hainbat baloreei erreferentzia egiten die:
  1. "Microsoft Office Word": erreminta gisa kontsideratuko litzateke, baina mota hauen barruan -> sormen/ edizio multimedia erreminta, sormen/ web edizio erreminta, erreminta ofimatikoa, programazio erreminta, prozesuak/ prozedurak egiten laguntzeko erreminta (ortografia zuzentzailea).
  2.  "Atenex" zerbitzua: azkeneko erabiltzailearen ikuspegitik, zerbitzuan kokatuko litzateke, baina hauen barnean: sormen/ edizio multimedia zerbitzua, sormen/edizio web zerbitzua, informazioaren/ezagutzaren analisia/antolakuntza zerbitzua, prozesuak/prozesurak egiten laguntzeko zerbitzua, lankidetza ikaskuntza/lan indibiduala-kooperatiboa kudeatzeko zerbitzua.
2.edota goreneko mailan barne hartzen diren objektuen tipologia (ikaskuntza metodo eta ikaskuntza jardueren arteko erlazioa).
  • EDUKI DIDAKTIKOA (hainbat ikaskuntza metodo edo ikaskuntza metodo bakarra eduki dezake).Aukeratutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitiboak edota indartu beharreko jarduerak baldintzatzen ditu. Horrek, erabili beharreko jarduera mota, metodo eta ebaluatzeko tresnarik egokiena definitzea ahalbidetzen du. Hona hemen metodo didaktiko eta jardueren adibidetariko batzuk: tradizionala -> klase magistralak, eztabaidatzeko ariketak, testu-irudien iruzkina... honen aurrean ikuspegi berritzailea esperientzietan, norbere ekintzetan, ikuspegi konstruktibista eta aktibo batean oinarritzen da. Arazoetan oinarritua. Proiektuetan oinarritua.
                Metodo didaktiko eta jardueren objektu digitalen azalpena
          
    Joku hezitzaileak: ikaskuntza jarduera jolas erara antolatutako duen objektu digitala da, prozedurak, konpetentziak eta jarrerak barneratzeko helbuarekin, nahiz eta edukiak ere barnera daitezkeen. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatuak daude joku hezitzaileak.


   ‚ Webquest: jarduera eta ikaskuntza bilaketetara bideratutako metodologian oinarritzen den objektu digitala da honakoa. Ia erabilitako baliabide gehienak saretik eratortzen dira.
Objektu hau ere arazoetan zentratutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.

   ƒ Esperimentua: ikaskuntza jarduera era honetara antolatua du: ikasleak gertakari batekin erlazionatutako hipotesi bat edo gehiago baieztatu behar ditu zenbait aldagaien (hipotesien ondorioa direnak) manipulazioaren bitartez. Hauetan planteatutako arazoa itxia izaten da (ebazpen soilarekin) eta honen testuingurua errealitatetik at aurkitzen da (testuinguruan barne hartzen diren aldagaien kontrol absulutua du objektu honek).
     Objektu mota hau ekintza simulatuan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.


Erkatzeko analisia (hiztegi originala LOM)

 Zeregin honen helburua LOMESentzat garatutako hiztegia eta LOMen hiztegi originalaren artean analizatu eta bermatzea da mailarik onena izan dezan. LOMen balore originalak honakoak lirateke: ariketa, simulazioa, galdeketa, diagrama, irudia, grafikoa, aurkibidea, dispositiba, taula, testu narratiboa, azterketa, esperimentua, arazoen planteamentua, autoebaluazioa, konferentzia.Naranjaz adierazitakoak literalki LOM-ES hiztegian hartzen dira; beltzez daudenak, aldiz, kontzeptu eran kokatzen dira hiztegi horretan.Negritan ez daudenak, LOM-ES hiztegian gaineratzen direla esan nahi du.


Informazioa eta/edo ezagutza adierazteko sistemak

Sakontzeko definizioak:




  • Datu baseak: testuinguru berdinean kokatutako datu ezberdinen multzoa. Geroago testuinguru ezberdinetan erabiltzeko helburuarekin, aplikazio informatiko bati esker era automatiko batean antolatzen dira.


  • Mapa kontzeptualak:  asoziazioan, elkarreraginean, bazterketan, deskribapenean eta adibide eta/edo prozesuen adibideak ahalmen bisual handi batekin ematean datza (egileak duen ezagutzarekin lotuz).





  • Nabigazio mapa: objektu digital baten nabigazio estruktura adierazi eta informazio, jarduera ebaluaketaren etab.-en erlazioak zehazten dituen adierazpen eskematikoa da.








  • Tutorial: informazio eta ezagutzaren adierazpen eskematiko eta antolatua da. Bere helburua ikasleari diziplina zientifiko-profesional bati buruzko prozesu eta/edo prozedurei buruz gidatzea da.





  • Gaikako WEB/ ataria: sare informatiko batean zintzilikatutako dokumentuak dira, bertara lotura hiperbitartekarien bitartez irits daiteke. Gai zehatz batean espezializatua edota hezitzaileen atarien kasuan, hezkuntzako zentru batean edota probintzi bateko sistema hezitzaile guztian erreferentziatua egon daitekeena.





  •  Weblog edota iparrorratz-kutxa koadernoa: testuak edota egile baten edo hainbat egileren artikuluak kronologikoki bildu eta periodikoki eguneratua dagoen web orria da. Egileak berari egokia iruditzen zaiona uzteko askatasuna du eta hartzaileek iruzkinen bat utz dezakete egilearekin elkarrizketa batean hasiz.








  • 2011/10/11

    Zer planifikatu daiteke lehen hezkuntzako ikasgeletan IKTak erabiliz?


    Blog bat eraiki eta egunero etxeko lanak bertan kokatzeko
    E-mailaren bidez komunikatzeko
    Skyperen bidez bideokonkerentziak
    Diseinatzeko, eredu geometrikoak sortzeko matematikako geometria hobeto ulertzeko
    Ingurunen klimak esplikatzeko
    Denborazko lerroak egiteko, historiako gertakizun garrantzitsuenak ulertu ditzaten
    Google street kaleetako espazioan ondo kokatzeko - Google maps geografiako klaseetan lurreko leku ezberdinak, berriak, ezagutzeko
    Musikan, irratiaren (Podcasting) bidez musika ezberdinak entzuteko eta desberdintzeko, irratsaio bat hizkuntza ezberdinetan burutu eta bere funtzionamendua jakitea
    Plastikan sormena lantzeko Paint, Gimp,... 
    Mapa kontzeptualak (cmaptools) ikasleek eskemak egiten ikasteko.
    Mekanografia ikasteko jolasen bidez.
    Bideoak ikusteko, pelikulak,... (Megavideo)
    Flicker- en animalien zati ikusteko, marrazkietan eta baita ere errealitatean.
    Soinketako beroketak nola egiten diren ikusteko youtube-en
    Grabatu bideoan eredu ona eta ikusi gelatan, blog batera igo ondoren
    Gizakiaren atal(aparatu, muskuluak, hezurrak,...) ezberdinak barrutik ikusteko
    Ortografia saintzeko korrektore ortografikoarekin, testu prozetzailea zuzenketa bat aurrera erameteko garaian. Autonomoki auto-zuzenketa
    Matematikak landu eredu digitalen bidez
    PDI, arbel digitalaren bidez edozein arbeleko lan egiteko
    Kasu errealean edo denbora ez dugunean Baliabide biltegiak erabiltzen dira



    2011/09/29

    Bideoaren komentarioa.

    -Bideojokoen garrantzia ikasleen garrantzia.
    -Natibo digitalak garunaren parte bat garaturik
    -Bideojokoen abantailak (erabakiak hartu, arriskuak gain hartu...)
    -Bideojokoak etorkizunerako onurak
    -Haurrak aldatu, hezkuntza-sistema aldatu.
    -ondo eginez gero, zoriondu

    Ikaskuntza planifikatu eszenatoki batean:

    Elementuak nola uztartu (teknika/metodoak): klase magistralak, analisi metodoak, problemen ikaskuntza(egoeren aurrean soluziobideak bilatu)...
                                                          -> teknika didaktikoak : debateak, laborategi praktikak. foroak, ahozko aurkezpenak, problemen ebazpena, konferentziak...

    Beste eszenatoki batzuk behar dira -> ikaskuntza konpromezua agerian jartzen da (ELKARRERAGINA-> entzun eta hitz egitea).

     - Inteligentzia anitzak: matematikak ebazteko, sormena garatzeko, esku lanak egiteko, ahoz hitz egiteko... gaitasunak lantzen dituzten inteligentziak dira.





    2011/09/28

    Zuen iritziz zertaz dihoa lankidetzako ikaskuntza prozesua?


    Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua.

    Guztiok batera brainstorming burutu, esandako ideietatik aukeratu, rolak banatu eta elkarrekin lan egitean azaltzen den lan egiteko modua.

    Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera modu erraz eta azkar batean barneratzen ditugu eguneroko esperientziak.

    Lan egitea taldean dauzkan gaitasunak eta ezagutzak barneratu xede berdina, asinkronikoki edo sinkronikoki. Konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa ezinbestekoa da taldeko lan prozesuan.  Xede berbera talde bat gara behar da funtzionamendu bat non funtzio ezberdin batzuk beteko diren xedeak gauzatzeko, rolak.

    2011/09/20

    Tresna teknologikoak eta berauen funtzio eta erabilpenak

    Egungo informazioaren gizartean ze tresna teknologiko erabiltzen ditugu?

    • Ordenagailua-Portatilak
    • Mugikorra-Smartphones
    • Telebista
    • Sare sozialak-Twitter
    • Bideojokoak
    • EREADERS-EBOOKS
    • Bideoa (streaming)
    • Internet
    Aipaturikoak hauetarako erabil ditzakegu:
     
          - Aisialdirako (erosketak egin, pelikulak ikusi, lagunekin komunikatu...).
          -Lanbide profesionalerako (aurkezpenak egin diskurtso bat emateko, ikasleen txostenak egin...).
          -Prestakuntzarako (imigrante digitalek lehenbizi ordenagailu bat ukitu eta erabiltzean, aurretik aipaturiko tresnen bitartez prestakuntza jasotzen dute).
          -Administrazioarekin komunikatzeko, tresna teknologikoetan geroz eta gehiago zabaltzen ari den funtzioa da.

    Erabilpenei dagokienean, Lehen Hezkuntzako gela batean lehen aipaturiko tresna digitaletatik hauek erabiliko genituzke era eraginkor eta konpetente batean:

    1. Ordenagailua
    2. Telebista
    3. Bideojokoak
    4. eREADERS-eBOOKS
    5. Bideoa (streaming)
    6. Internet

    2011/09/15

    IRAKASLEENTZAKO GAITASUNEN MAPA 1. ARDATZA

    1) LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA

    -Lanbide arloko kudeaketa:
    • Imprimakiak sortu (azterketak, gurasoentzako oharrak...)
    • Kalifikazioak aurkeztu
    • Material lagungarria sortu
    -Lanbide arloko garapena:
    • Kide eta adituekin harremanetan jardun
    • Diziplina konkretu baten berrikuntzak eskuratu
    • Online ikastaroak egin