Mostrando entradas con la etiqueta 3. LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 3. LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas

2011/10/07

Interneten mundu zabal, konplexu eta mundiala.

Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera modu erraz eta azkar batean barneratzen ditugu eguneroko esperientziak. Elkar lan egiteko erabili ditzakegun aplikazio digital garrantzitsuenak hauek dira: 


  • Dokumentuak partekatzeko aplikazioak > Issuu  

    
  •  Argazkziak konpartitzeko zerbitzuak > Flickr (bideoak eta argazkiak)

  • Podcasting zerbitzua > iVoox


  •  Mapen aplikazioak > google maps/street

  • RSSak

  • Tagging eta Markatzaile sozialak

  • Sare sozialak


  • Blogak (Blogger, Wordpress...)
Ondorengo sarreran, Interneten erabili daitezkeen aplikazio hauek guztiak azalduko ditugu sintesi gisa.


Gogora dezagun edozein dokumentu edozein zerbitzura igotzen dugunean publikoa edo pribatua den zehaztu behar dugula, eta gure asmoa konpartitzea baldin bada, eta horrela izan beharko zen, publiko bezala igo behar dugula. Horrela gure informazioa konpartituz, besteek konpartitzen dutenarekin, informazio hobeago eta zabalago bat lortuko dugu.

2011/10/05

Web 2.0 zerbitzuak: "Mapen aplikazioak"


Zertan datza?
Interneteko aplikazio batzuk dira non munduko mapa ikusi dezakezu eta zu momentu horretan zauden lekuaren posizioa eta abar ikusi ditzakezu. Adibidez GPS sistema baldin badugu gure mugikorrean gure posizioa topatu dezakegu edozein momentutan eta joan behar garen lekuaren helbidea sartuz bertara iristeko bidea bilatu pantailaratu dezakezu. Horrez gain aplikazio batzuk sortu dira zu zauden lekuan ze jatetxe, taberna, zerbitzu, geltoki...-ren kokalekua ikus dezakezu eta ibilbide bat programatu bertara iristeko. Internet aplikazio hauek arakatuz edozein helbide topa dezakegu eta GPS-arekin bezala ibilbide bat programatu dezakegu eta pantailan ikusi pausuz  pauso detaile guztiekin. Gainera etiketak ipini ditzakegu guk interesgarri ikusten ditugun lekuak edo herriak eta baita ondo bazkaldu dugun jatetxearena ere.

Zertarako balio dezakete hezkuntza munduan?
  • Hezkuntza munduan era hauetara aplika daiteke:
  • Mundua hobeto ezagutzeko
  • Egingo ditugun irteeraldiak aurreikusteko
  • Herri, probintziak eta estatuak ezagutzeko
  • Hizkuntza aniztasuna, populazioa eta klimen banaketa munduan zehar ikusteko
  • Eguraldia zein izango den ikusteko
  • Kaletik paseatzeko, auzoak ezagutzeko, etab. aukera ematen du (Google maps-eko street ikuspegia) > azalpen txiki bat, nola iritsi?

Ze plataformak daude gaur egun?

 .

     

2011/10/01

Web 2.0



            Oso ondo dakigunez internet komunikazioa jorratzen den gune bat da eta informazio ugari mugitzen da. Komunikazioa bere baitan bi norabide mota izan ditzake: norabide bakarrekoa eta bi norabidekoa. Norabide bakarreko komunikazioan igorle batek hartzaile bati informazioa ematen dio eta hartzaileak jaso egiten du ezer ere ez egin ezin duelarik. Hau gertatzen zen zen orain dela gutxirarte, hau da, orain arte interneten erabiltzaile batek informazioa bila zezakeen baina ezin zuen berak nahi zituen aladaketak egin edota konpartitu beste erabiltzaile batzuekin. Hau zen Web 1.0ren funtzionamendua, baina gaur egunera ondo egokitzen zen sistema bat bilatu behar zen, erabiltzaileen beharretara egokitua alegia. Honela Web 2.0-ren ideia sortu zen eta martxan hasi zen. Sistema berri honekin zerbitzu asko ipini ziren erabiltzaileen eskura eta honek asko lagundu izan du interneten erabilpenaren zabalkuntzan. Alde batetik jendea geihago inplikatu du internet ibiltzera komunikazio bide bezala eta asko ere interakzio geihago lortu da. Jada edozeinek munduko edozein lekutan lan egin dezake bere bulegoan bezala eta hau aurrenetariko erabilpena bat da, hezkuntzan ikusten ari garenez oraindik asko jorratzen ari den gai bat da baina martxan ipinita dauden programen emaitzak, asko motibatzen ari da gizartea eta batez ere irakaskuntzan honela sistemak ipintzeko.

2011/09/30

Web 2.0 eta Hezkuntza



Informaziozko gizartea osatzen duten sareen multzoak, teknologiak eta sistemek sarean bere ekintzaren oinarria dute.
Sarea eboluzio konstantean dihardu. Orain dela gutxian, sarea web 1.0 oinarritzen zen: erabiltzailea guztiz pasiboa zen eta ezin zuen ezer aldatu (ikusle sola zen). Gaur egun, aldiz, web 2.0 munduan murgilduak gaude: erabiltzaileak erlazionartzen dira, beren bideoak, irudiak, iruzkinak... konpartituz, parte-hartzaile aktiboak sentituz.








Web 1.0 -> Web 2.0 (hezkuntza mailan aukera asko ematen dizkigu).


Aldaketa:
Informaziozko sarea... pertsonen sarea.
Sozial eta teknologien arteko elkarreragin esparrua.
Sarearen aplikazioak edukiak+informazioa+komunikazioa bere gain.
Sare sozialek parte-hartzea, hitz egin eta elkarreragitea bultzatzen dute.
Indibidualki = ezagutza elkarbanatua. Pertsona gehiago elkarbanatzen = zerbitzuen erabilpen handiagoa.


Erremintak:
CMSak edo edukien kudeaketa sistemak edozeinek sarean edukiak argitaratzeko beharrezko euskarria ematen dute, inongo zailtasunik gabe (blog-ak, wikiak...). Edukia diseinutik banantzen da erabiltzaileek edukietan gehiago kontzentra daitezen.


Informazioaren sarbidea:
Informaziora azkar eta era sinple batean iristea (RSS-ren bitartez) sarearen informazio fluxuaren beste ezaugarrietako bat da.


Munduan etiketatzea:
Folcsonomía edo etiketatze soziala: edukia kategorietan bana daiteke etiketak edo tags erabilita. Horrela, informaziora azkarrago eta era erraz batean irits daiteke. Etiketatze kolaboratiboa ere izan daiteke (honen adibidea Wikipedia delarik).


Sareko zerbitzuak:
Zerbitzu batzuk sortzaileei onurak -> erabiltzaileek dohan (argazkiak edota bideoak, aurkezpen multimediak, erreminta ofimatikoak... konpartituz).


Formatuak:
Wikia: era kolektibo eta horizontalean eraikitzen den leku birtuala da. Nabigatzailetik (denbora errealean) egileek wikian editatu, argitaratu, aldatu eta bere ezagutza eraiki ahal dezakete.

Hezkuntza 2.0:
Imigrante digitalek -> informazioaren gizartearen gaitasunak garatzen lagundu behar diete natibo digitalei.
Erronka: informazioa bilatu + bildu + prozesatzeko + aldatzeko gaitasunak garatu behar dira.


Multimedia elementuak:
Hauen kasuan, milaka aukera daude: irudien kudeaketa eta gordelekuan Flickr nagusitzen da, bideoaren kasuan, Youtube buru delarik. (beste web edota blogetan bideoak txertatzeko aukera ematen du).


Web kamera baten bitartez, bideoblog edo bideoaren kanal pertsonalen hedapenean sar gaitezke, tb 2.0 berrian parte hartuz.


Eskolako aldizkari digital bat martxan jartzeko onena blog bat abian jartzea litzateke gainerako pertsonekin hitz egiteko, beste arrazoi askoren artean.

Amaitzeko esan, sare web 2.0ak aukera ugari ematen dizkigula hezkuntza munduan aplikatzeko. Ezagutzea, elkarbanatzea, sortzea, parte-hartzea eta erlazionatzea hezkuntzaren helburu garrantzitsuak dira. Beraz, ez ditugu ahaztu behar (erreminta eta euskarri gisa erabili behar ditugu).






























































2011/09/29

Web 2.0

Web 2.0


Bideoaren komentarioa.

-Bideojokoen garrantzia ikasleen garrantzia.
-Natibo digitalak garunaren parte bat garaturik
-Bideojokoen abantailak (erabakiak hartu, arriskuak gain hartu...)
-Bideojokoak etorkizunerako onurak
-Haurrak aldatu, hezkuntza-sistema aldatu.
-ondo eginez gero, zoriondu

Ikaskuntza planifikatu eszenatoki batean:

Elementuak nola uztartu (teknika/metodoak): klase magistralak, analisi metodoak, problemen ikaskuntza(egoeren aurrean soluziobideak bilatu)...
                                                      -> teknika didaktikoak : debateak, laborategi praktikak. foroak, ahozko aurkezpenak, problemen ebazpena, konferentziak...

Beste eszenatoki batzuk behar dira -> ikaskuntza konpromezua agerian jartzen da (ELKARRERAGINA-> entzun eta hitz egitea).

 - Inteligentzia anitzak: matematikak ebazteko, sormena garatzeko, esku lanak egiteko, ahoz hitz egiteko... gaitasunak lantzen dituzten inteligentziak dira.





2011/09/28

Zuen iritziz zertaz dihoa lankidetzako ikaskuntza prozesua?


Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua.

Guztiok batera brainstorming burutu, esandako ideietatik aukeratu, rolak banatu eta elkarrekin lan egitean azaltzen den lan egiteko modua.

Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera modu erraz eta azkar batean barneratzen ditugu eguneroko esperientziak.

Lan egitea taldean dauzkan gaitasunak eta ezagutzak barneratu xede berdina, asinkronikoki edo sinkronikoki. Konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa ezinbestekoa da taldeko lan prozesuan.  Xede berbera talde bat gara behar da funtzionamendu bat non funtzio ezberdin batzuk beteko diren xedeak gauzatzeko, rolak.

2011/09/27

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

Mobila, ordenagailua, internet (sareak 3. zikloan, sare sozialak, egutegi partekatuak, karpeta partekatuak, blogak, chat-ak [bat bateko mezularitza], foroak, e-maila, elearning,  wikiak,…), PDI (arbel digitala, arkatz digitala), bideojoku hezitzaileak, software (ofimatika,..), argazki makina, bideo makinak eta LMS (gela birtualak,…).