Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas

2011/10/15

Objektu hezitzaileak...

" Baliabide hezitzaile mota"

Lehenbizi, bi irizpideren berri emango dut eta ondoren, irizpide hauetan zentratuz, balore batzuen esanahia argituko[hauen bitartez, baliabide hezitzaile mota espezifikoa edota objektu digitala (ODE) desbriba daitekeelarik].

  • Gehiketa maila: edozein ODEtan arkitektura oinarria berdina dela kontutan harturik, gehiketa modularraren mailaren (1-4) eta baliabide hezitzaile motaren artean erlazio bat egotea arrunta dela dirudi.Erlazio hori dela eta, garapena eta hiztegia mailaren arabera antolatzea pentsatu da.Hiztegiaren antolaketaren barnean bi talde bereizten dira:
                       1. ODEko tipologia guztiak 1. mailarekin lotzen ditu.
                       2. ODEko tipologia guztiak 2.edota goreneko maila batekin lotzen ditu.
  • Estruktura-funtzionamenduaren zailtasuna: Maila berdinen arteko objektu hezitzaileen artean ezberdintasunak existitzen direla kontuan hartuta, ODEko (gehiketa mailarekin erlazioa duten) bost motako taldea osatzea egokia dela pentsatu dute. Beraien artean estruktura zailtasun eta funtzionalitate didaktikoa agerian izatearen (instrukzio diseinua) arabera ezberdintzen dira. Azkeneko ezaugarri hau gehiketako 2.maila edota gorenekoetan azaltzen da "Eduki didaktikoa" izenarekin ezaguna delarik.
1.mailako gehiketan barne hartzen diren objektuen tipologia
(Estruktura-funtzionamenduaren zailtasunaren irizpideari jarraituz, maila honetan objektu digital hezitzaileen 4 talde sartzen dira).
-ERDIA: gehiketaren 1. mailarentzako objektu digitalen aurre sailkapen batetik abiatuz, guztia "erdia" edota "erdi integratua" bezalakoetan sailkatzen saiatzen da. Sailkapen honetatik balore adierazle eta baztertzaile batzuk hautatzen dira (helburua balore horiek hiztegi honen abiapuntua izatea delarik). 1.mailako gehiketaren objektu digitalentzat "Erdia" taldean sartuta daudenak, honakoa da bere hiztegi ordenatua: irudia, ilustrazioa, bideoa, animazioa, musika, soinu efektua, esaldia, norberak landutako audioa, testu narratiboa, hipertestua, grafismoa eta erdi integratua.
-INFORMATIKA APLIKAZIOA ETA ZERBITZUA: erabiltzaileek irakaskuntza-ikaskuntzan lagungarria izateko erabiltzen dute. Beste taldeak bezala, ez dute funtzio didaktiko bat, baina beste taldekoak baino gorago kokatuko lirateke. Nahitaezkoa da zerbitzu eta erreminten arteko ezberdintasuna agerian jartzea.
      Erreminta edozein erabiltzaileei prozesu edota zeregin batzuk egitea ahalbidetzen edota errazten laguntzen dien hutsezko aplikazioa da eta jabetzaren eskubide batzuei lotua dago (lizentzia jabegoa, lizentzia askea GPLa, lizentzia bikoitz askea GPL eta EUPL, domeinu publikoa...). Zerbitzuak, aldiz, administrazio edota organizazioaren beharrak asetzeko helburuarekin, ongi integratuta eta egokituta dauden erreminta eta giza errekurtsoen multzoa da.
Egun, erreminta eta zerbitzu askok hiztegiaren hainbat baloreei erreferentzia egiten die:
  1. "Microsoft Office Word": erreminta gisa kontsideratuko litzateke, baina mota hauen barruan -> sormen/ edizio multimedia erreminta, sormen/ web edizio erreminta, erreminta ofimatikoa, programazio erreminta, prozesuak/ prozedurak egiten laguntzeko erreminta (ortografia zuzentzailea).
  2.  "Atenex" zerbitzua: azkeneko erabiltzailearen ikuspegitik, zerbitzuan kokatuko litzateke, baina hauen barnean: sormen/ edizio multimedia zerbitzua, sormen/edizio web zerbitzua, informazioaren/ezagutzaren analisia/antolakuntza zerbitzua, prozesuak/prozesurak egiten laguntzeko zerbitzua, lankidetza ikaskuntza/lan indibiduala-kooperatiboa kudeatzeko zerbitzua.
2.edota goreneko mailan barne hartzen diren objektuen tipologia (ikaskuntza metodo eta ikaskuntza jardueren arteko erlazioa).
  • EDUKI DIDAKTIKOA (hainbat ikaskuntza metodo edo ikaskuntza metodo bakarra eduki dezake).Aukeratutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitiboak edota indartu beharreko jarduerak baldintzatzen ditu. Horrek, erabili beharreko jarduera mota, metodo eta ebaluatzeko tresnarik egokiena definitzea ahalbidetzen du. Hona hemen metodo didaktiko eta jardueren adibidetariko batzuk: tradizionala -> klase magistralak, eztabaidatzeko ariketak, testu-irudien iruzkina... honen aurrean ikuspegi berritzailea esperientzietan, norbere ekintzetan, ikuspegi konstruktibista eta aktibo batean oinarritzen da. Arazoetan oinarritua. Proiektuetan oinarritua.
                Metodo didaktiko eta jardueren objektu digitalen azalpena
          
    Joku hezitzaileak: ikaskuntza jarduera jolas erara antolatutako duen objektu digitala da, prozedurak, konpetentziak eta jarrerak barneratzeko helbuarekin, nahiz eta edukiak ere barnera daitezkeen. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatuak daude joku hezitzaileak.


   ‚ Webquest: jarduera eta ikaskuntza bilaketetara bideratutako metodologian oinarritzen den objektu digitala da honakoa. Ia erabilitako baliabide gehienak saretik eratortzen dira.
Objektu hau ere arazoetan zentratutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.

   ƒ Esperimentua: ikaskuntza jarduera era honetara antolatua du: ikasleak gertakari batekin erlazionatutako hipotesi bat edo gehiago baieztatu behar ditu zenbait aldagaien (hipotesien ondorioa direnak) manipulazioaren bitartez. Hauetan planteatutako arazoa itxia izaten da (ebazpen soilarekin) eta honen testuingurua errealitatetik at aurkitzen da (testuinguruan barne hartzen diren aldagaien kontrol absulutua du objektu honek).
     Objektu mota hau ekintza simulatuan oinarritutako ikaskuntza metodoarekin erlazionatua dago.


Erkatzeko analisia (hiztegi originala LOM)

 Zeregin honen helburua LOMESentzat garatutako hiztegia eta LOMen hiztegi originalaren artean analizatu eta bermatzea da mailarik onena izan dezan. LOMen balore originalak honakoak lirateke: ariketa, simulazioa, galdeketa, diagrama, irudia, grafikoa, aurkibidea, dispositiba, taula, testu narratiboa, azterketa, esperimentua, arazoen planteamentua, autoebaluazioa, konferentzia.Naranjaz adierazitakoak literalki LOM-ES hiztegian hartzen dira; beltzez daudenak, aldiz, kontzeptu eran kokatzen dira hiztegi horretan.Negritan ez daudenak, LOM-ES hiztegian gaineratzen direla esan nahi du.


Informazioa eta/edo ezagutza adierazteko sistemak

Sakontzeko definizioak:




  • Datu baseak: testuinguru berdinean kokatutako datu ezberdinen multzoa. Geroago testuinguru ezberdinetan erabiltzeko helburuarekin, aplikazio informatiko bati esker era automatiko batean antolatzen dira.


  • Mapa kontzeptualak:  asoziazioan, elkarreraginean, bazterketan, deskribapenean eta adibide eta/edo prozesuen adibideak ahalmen bisual handi batekin ematean datza (egileak duen ezagutzarekin lotuz).





  • Nabigazio mapa: objektu digital baten nabigazio estruktura adierazi eta informazio, jarduera ebaluaketaren etab.-en erlazioak zehazten dituen adierazpen eskematikoa da.








  • Tutorial: informazio eta ezagutzaren adierazpen eskematiko eta antolatua da. Bere helburua ikasleari diziplina zientifiko-profesional bati buruzko prozesu eta/edo prozedurei buruz gidatzea da.





  • Gaikako WEB/ ataria: sare informatiko batean zintzilikatutako dokumentuak dira, bertara lotura hiperbitartekarien bitartez irits daiteke. Gai zehatz batean espezializatua edota hezitzaileen atarien kasuan, hezkuntzako zentru batean edota probintzi bateko sistema hezitzaile guztian erreferentziatua egon daitekeena.





  •  Weblog edota iparrorratz-kutxa koadernoa: testuak edota egile baten edo hainbat egileren artikuluak kronologikoki bildu eta periodikoki eguneratua dagoen web orria da. Egileak berari egokia iruditzen zaiona uzteko askatasuna du eta hartzaileek iruzkinen bat utz dezakete egilearekin elkarrizketa batean hasiz.








  • 2011/09/27

    Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

    Mobila, ordenagailua, internet (sareak 3. zikloan, sare sozialak, egutegi partekatuak, karpeta partekatuak, blogak, chat-ak [bat bateko mezularitza], foroak, e-maila, elearning,  wikiak,…), PDI (arbel digitala, arkatz digitala), bideojoku hezitzaileak, software (ofimatika,..), argazki makina, bideo makinak eta LMS (gela birtualak,…). 


    2011/09/20

    ZER DIRA IKT eta INFORMAZIOAREN GIZARTEA


    Zer dira IKT-ak?
    Eskolan ematen diren edukiak irakasgai danetan haurrak beste era batera barnera ditzaten erabiltzen dira. Gainera, irakasleentzako errekurtso gisa kontsidera daitezke eta oso lagungarria egin daitezke baina ez dugu nahitaezkoa bezala ipini behar irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
    Honela IKT-ak Informazioa lortzeko, eraldatzeko eta komunikatzeko erabiltzen diren tresna digitalak dira. Horrez gain ikaskuntza antolatzeko oso erabilgarria egin daitezke hainbat zerbitzu ezberdinekin lana erreztu dezakegu. IKT-ak erabiltzen jakin behar ditugu eta etengabe aldatzen doan eremua denez gure jakinduria zentzu honetan birziklatu egin beharko dugu errekurtso eta herreminta berrien erabilpenaz jabetzeko. Herreminten ezagutza ez bakarrik, hauek erabiltzen dituzten hizkuntza berriak ere ezgutu beharko ditugu, hizkuntza audiobisuala esaterako.

    Informazioaren gizartea:
    Konprobatu dezakegunez informazioaren gizartean bizi gara, etengabe informazioa dugu eta jasotzen dugu toki ezberdinetatik. Gaur egungo teknonlogikoei esker liburutegietan baino informazio geihago dugu ordenagailu batean apaletan baino. Hau dena modu digitalean dago eta era askotan eskaintzen zaigu; audioa, videoa, dokumentuak, aurkezpenak, datuak…  eta edozeinek du eskuragarri teknologia pixkat kontrolatzen badu.
    Informazioa pilaketa eta teknologia berriek hainbat abantaila eta desabantaila dituzte. Alde batetik edozein pertsonekin komunikatzeko bidea errazten du zeren jada ordenagailuekin komunikazio planetario bat dugu gure eskuetan eta informazioa konpartitu dezakegu  interneten topa ditzakegun kodifikazio ezberdinetan. Honekin batera sare sozialen sorrerak komunikazio eta informazio truke hori asko errezten du.  Gainera ongizate materialak teknologia berrien eskuragarritasuna erreztu du gure gizartean ia edozeini teknologia berri hauei bidea irekiz. Beste alde batetik informazioaren masifikazioak bere alde txarra ere badu. Hainbeste informazio pilatzea sarean informazioarekiko ignorantzia sortzen digu zeren zerbait bilatzen ari garenean zenbat iturri eta informazio orri topatzean erabilgarria dena zer den ahaztu egiten zaigu. Horrez gain teknologiarekiko dependentzia haundi bat sor dezake. Gaur egun ia ezinbestekoak dira teknologia hauek eta hauek gabe ibiltzean pertsona asko biluzik sentitzen dira eta arazo honek kontsumismora eraman gaitezke.
    Munduari orokorrean erreparatuz kulturen arteko ezberdintasun digital haundia topatzen dugu eta hau beste oztopo bat da IKT-een ezagutza lortzeko globalki.  Gure gizarteari erreparatuz ,  jende ugari sarean ibiltzeak, kontrol geihago ekar dezake erabiltzaileekiko.Bestalde  pribatutasuna galtzen da eta aurrez aurreko harremanak galdu egiten dira sareen geihegizko erabilpeenarekin, hau remarkatuz, gizarte automatizatu batean sartzen ari gara non eskulanak beherakada eman duen eta enpleguak aldatzen diren.

    2011/09/15

    IRAKASLEENTZAKO GAITASUNEN MAPA 1. ARDATZA

    1) LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA

    -Lanbide arloko kudeaketa:
    • Imprimakiak sortu (azterketak, gurasoentzako oharrak...)
    • Kalifikazioak aurkeztu
    • Material lagungarria sortu
    -Lanbide arloko garapena:
    • Kide eta adituekin harremanetan jardun
    • Diziplina konkretu baten berrikuntzak eskuratu
    • Online ikastaroak egin

    2011/09/13

    Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formazio teknologiko behar dugu?

    Dudarik gabe ordenagailu bat pizten jakin behar dugu. Hori bakarrik? Ez. Dakigunez teknologiak oso erreminta baliagarriak dira, gaur egun, ia edozertarako; egunero komunikatzeko, informazioa jasotzeko, lan egiteko, edo besterik gabe idazteko gogoa daukagulako. Irakasle bezala ezagutu behar dugu ikasleak zer erabilpen ematen dioten teknologia berriei. Horrez gain, gaur egun, edozein eskola sisteman hainbat eginbeharren aurrean aurkitzen gara non teknologia berriek paper garrantzitsu bat betetzen duten (aktak idazterakoan, azterketak prestatzerakoan, gurasoekin komunikatzerakoan,...). Esan behar da izugarrizko laguntza direla gaur egun teknologia berriak eta hauek erabiliz hauek erabiltzen irakatsi behar diegu etorkizuneko gizabanakoei, bonba atomiko txiki horiei :o)

    Etengabe aldatzen ari den mundu honetan teknologiak ere aldatzen joaten dira, horregatik esparru honetan behin eta berriro birziklatzea nahitaezkoa da. Pertsona oro adi egon behar da berrikuntza hauetara moldatzeko, baina teknologia bera ez da helburua, hezkuntza hobetzen duen elementu bat baizik, oso ona ordea.