2011/10/09
Internet sare sozial gisa, web 2.0-ren munduan.
Hona hemen sare sozialen garrantzia laburbiltzen duen bideo interesgarri bat:
2011/10/07
Interneten mundu zabal, konplexu eta mundiala.
Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur
egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan
egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera
modu erraz eta azkar batean barneratzen ditugu eguneroko esperientziak. Elkar lan egiteko erabili ditzakegun aplikazio digital garrantzitsuenak hauek dira:
Gogora dezagun edozein dokumentu edozein zerbitzura igotzen dugunean publikoa edo pribatua den zehaztu behar dugula, eta gure asmoa konpartitzea baldin bada, eta horrela izan beharko zen, publiko bezala igo behar dugula. Horrela gure informazioa konpartituz, besteek konpartitzen dutenarekin, informazio hobeago eta zabalago bat lortuko dugu.
- Dokumentuak partekatzeko aplikazioak > Issuu
- Argazkziak konpartitzeko zerbitzuak > Flickr (bideoak eta argazkiak)
- Podcasting zerbitzua > iVoox
- Mapen aplikazioak > google maps/street
- RSSak
- Tagging eta Markatzaile sozialak
- Sare sozialak
- Blogak (Blogger, Wordpress...)
Gogora dezagun edozein dokumentu edozein zerbitzura igotzen dugunean publikoa edo pribatua den zehaztu behar dugula, eta gure asmoa konpartitzea baldin bada, eta horrela izan beharko zen, publiko bezala igo behar dugula. Horrela gure informazioa konpartituz, besteek konpartitzen dutenarekin, informazio hobeago eta zabalago bat lortuko dugu.
2011/10/05
Web 2.0 zerbitzuak: "Mapen aplikazioak"
Zertan
datza?
Interneteko aplikazio batzuk dira non munduko
mapa ikusi dezakezu eta zu momentu horretan zauden lekuaren posizioa eta abar
ikusi ditzakezu. Adibidez GPS sistema baldin badugu gure mugikorrean gure
posizioa topatu dezakegu edozein momentutan eta joan behar garen lekuaren helbidea
sartuz bertara iristeko bidea bilatu pantailaratu dezakezu. Horrez gain
aplikazio batzuk sortu dira zu zauden lekuan ze jatetxe, taberna, zerbitzu,
geltoki...-ren kokalekua ikus dezakezu eta ibilbide bat programatu bertara
iristeko. Internet aplikazio hauek arakatuz edozein helbide topa dezakegu eta
GPS-arekin bezala ibilbide bat programatu dezakegu eta pantailan ikusi
pausuz pauso detaile guztiekin. Gainera etiketak ipini ditzakegu guk
interesgarri ikusten ditugun lekuak edo herriak eta baita ondo bazkaldu dugun
jatetxearena ere.
Zertarako
balio dezakete hezkuntza munduan?
- Hezkuntza munduan era hauetara aplika daiteke:
- Mundua hobeto ezagutzeko
- Egingo ditugun irteeraldiak aurreikusteko
- Herri, probintziak eta estatuak ezagutzeko
- Hizkuntza aniztasuna, populazioa eta klimen banaketa munduan zehar ikusteko
- Eguraldia zein izango den ikusteko
- Kaletik paseatzeko, auzoak ezagutzeko, etab. aukera ematen du (Google maps-eko street ikuspegia) > azalpen txiki bat, nola iritsi?
Ze
plataformak daude gaur egun?
- Google earth/maps
- Michelin zerbitzua
- Repsol gida
- http://www.cuervoblanco.com/atlas_mapas.html
.
2011/10/04
2011/10/01
Web 2.0
Oso ondo dakigunez internet komunikazioa jorratzen den
gune bat da eta informazio ugari mugitzen da. Komunikazioa bere baitan bi
norabide mota izan ditzake: norabide bakarrekoa eta bi norabidekoa. Norabide
bakarreko komunikazioan igorle batek hartzaile bati informazioa ematen dio eta
hartzaileak jaso egiten du ezer ere ez egin ezin duelarik. Hau gertatzen zen
zen orain dela gutxirarte, hau da, orain arte interneten erabiltzaile batek
informazioa bila zezakeen baina ezin zuen berak nahi zituen aladaketak egin
edota konpartitu beste erabiltzaile batzuekin. Hau zen Web 1.0ren
funtzionamendua, baina gaur egunera ondo egokitzen zen sistema bat bilatu behar
zen, erabiltzaileen beharretara egokitua alegia. Honela Web 2.0-ren ideia sortu
zen eta martxan hasi zen. Sistema berri honekin zerbitzu asko ipini ziren
erabiltzaileen eskura eta honek asko lagundu izan du interneten erabilpenaren
zabalkuntzan. Alde batetik jendea geihago inplikatu du internet ibiltzera
komunikazio bide bezala eta asko ere interakzio geihago lortu da. Jada
edozeinek munduko edozein lekutan lan egin dezake bere bulegoan bezala eta hau
aurrenetariko erabilpena bat da, hezkuntzan ikusten ari garenez oraindik asko
jorratzen ari den gai bat da baina martxan ipinita dauden programen emaitzak,
asko motibatzen ari da gizartea eta batez ere irakaskuntzan honela sistemak
ipintzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
